Altsasuko auzia

Altsasuko gazteen defentsak Estrasburgora jo du

Epaile inpartzial bat izateko eskubidea urratu zaiela salatu dute, eta aurkeztutako frogak ez zaizkiela onartu.

Lau urte bete ziren azaroan, auzia hasi zenetik.
Lau urte bete ziren azaroan, auzia hasi zenetik. Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 13 13:12

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kasuak izan ditzakeen eskubide urraketak ikertzeari uko egin ostean, Altsasuko auziagatik zigortutako gazteen defentsak azaroan adierazi zuen Estrasburgora jotzeko erabakia hartu zuela. Hala, gaur Naiz.eus-ek jakinarazi du hainbat helegite jarri dituztela Giza Eskubideen Europako Auzitegian. Orain, helegitea tramiterako onartuko duen erabaki beharko du auzitegiak.

Naiz.eus-en arabera, gazteen defentsek epaile inpartzial bat izateko eskubidearen urraketan jarri dute arreta. Horren atzean Concepcion Espejel Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen aretoko epaileak kasua eraman izana dago. Hura Guardia Zibileko koronel batekin ezkonduta dago, eta Merezimenduzko Saria eman zion erakunde armatuak. Hala, 2018an Auzitegi Nazionalaren aurrean helegite bat jarri zuen akusatutako zortzi gazteen defentsak, epaileak Guardia Zibilarekin «ageriko lotura afektibo eta psikologikoak» dituela argudiatuta. Kasu hartan, auzitegiak ez zuen onartu, Espejelek berak ebatzita eskakizuna epez kanpo egina zela. 

Era berean, Zigor Arloko lehen aretoaren epaia berretsi zuen Auzitegi Nazionaleko apelazio salaren aurka ere jo du defentsak. Kasu horretan, epaimahaia osatzen zuten hiru epaileetatik bik ere, Jose Ramon Navarrok eta Eloy Velascok, Guardia Zibilaren domina bana jaso dutela argudiatuta.

Bestetik, prozesu justu bat izateko eskubidea urratu izana ere salatu dute. Besteak beste, kasuaren instrukzioan hainbat froga eta lekuko aurkeztea galarazi izana. Besteak beste, Adur Ramirez de Alda beste arropa batzuekin herriko frontoian ageri zen bideo bat, eta liskarraren ostean guardia zibiletako bat ustezko erasotzaileen bila ari den beste bat, Iñaki Abadek grabatua. Azken horretan ikus daiteke guardia zibilak ez duela inor identifikatzen.

Gazteen egoera

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea, eta desordena publikoa eta lesioak eragitea egoitzita, ondorengo espetxe zigorretara kondenatu zituzten gazteak: hamahiru urte Oihan Arnanzi; hamabi urte Jokin Unamuno eta Ramirez de Aldari; bederatzi urte Jon Ander Cobi, Aratz Urruzolari eta Julen Goikoetxeari; sei urte Abadi (apelazio salak murriztu zion); eta bi urte Ainara Urkijori. Hala, 2019ko abenduan atera ziren hirugarren graduan Abad eta Urrizola. Iazko uztailean atera ziren espetxetik, berriz, Arnanz, Ramirez de Alda eta Unamuno. Cob eta Goikoetxea, ordea, bigarren graduan daude, eta lan egiteko eta ikasteko bakarrik dute kartzelatik irteteko aukera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

'Proiektatu Iñioren aurpegia' ekimena, iaz, haren heriotzaren zortzigarren urteurrenean. ©Aritz Loiola / Foku

Cabacasen familiak NBEra joko du «justizia bila»

Maite Asensio Lozano

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du «auziaren funtsa aztertu nahi» izan, Jone Goirizelaia abokatuak egindako balorazioaren arabera. 

Carlos Bardem aktore, gidoilari eta idazle espainiarra da sinatzaileetako bat. / ©PABLO MARTIN, EFE

Kultur eta hezkuntza munduko 30 pertsonalitatek presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute

Edu Lartzanguren

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako izenak daude sinatzaileen artean. «Iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute.

Presoak hurreratzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa, eta eskaera horrekin bat egin du PSNk; Navarra Sumak, berriz, kontra egin du

<b>Jordi Sole, Pernando Barrena eta Chris MacManus, atzoko aurkezpenean.</b> ©BERRIA

Europarlamentari talde bat erabakitze eskubidearen alde

Berria

Korsika, Flandria, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat diputatu batu dira Europako Legebiltzarrean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna