Patxi Zamorak «oso garrantzitsutzat» jo du Bruselak bere auzian jarrera bat hartzea

Europako Legebiltzarrean EAJko Izaskun Bilbaok egindako galdera bati erantzunez, Didier Reynders Europako Batzordeko Justizia komisarioak zehaztu du poliziek ezin dituztela herritarrei buruz duten informazioa erabili administrazio arloko erabakiak baldintzatzeko.

Patxi Zamora, 2018ko azaroko prentsaurreko batean, Iruñean
Patxi Zamora, 2018ko azaroko prentsaurreko batean, Iruñean Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 14

Patxi Zamorarena ez da kasu bakarra. Hiru hamarkadaz, Iberiako hegazkin zerbitzari gisa lan egin izan du Kontuz! herri plataformako eledunak, eta 2018an, erretiroa hartzeko gutxi falta zitzaiola, aireportuetan sartzeko baimen berezia atzera bota zion Guardia Zibilak. Denborarekin jakin dute arbitrariotasun berarekin jokatu dutela aireportuetan lan egin izan duten beste bi langileren aurka ere: batarekin, alderdi komunistako militante izateagatik, eta bestearekin, errepublikazalea izateagatik.

Haren auzia argitzeko borroka politiko eta juridiko etengabean, ezustea eman du Europako Legebiltzarrak. EAJko Izaskun Bilbaoren galdera bati erantzunez, Didier Reynders Europako Batzordeko Justizia komisarioak zehaztu du ezein estatutako Poliziak ezin dituela bere artxibategiak erabili administrazio arloko erabakiak baldintzatzeko. Era berean, gaineratu du Europako Batasuneko estatukide orok ziurtatu egin behar duela irizpide hori betetzen dela. Azkenik, azaldu du EBko herritar orok eskubidea duela jakiteko poliziak zer informazio duen norberari buruz.

«Adierazpen horrek garrantzia du, ez baita kazetariei mikrofono aurrean egindako adierazpen soil bat. Europako Legebiltzarrean egindako galdera bati emandako erantzun instituzional bat da, eta haren edukia bete beharrekoa da», nabarmendu du Zamorak. Izaskun BIlbaok Bruselan egindako lana eskertu du, haren ondorioz etorri baita erantzuna. Galderak zioen ea guardia zibilak erabiltzen dituen bere artxiboak Zamora eta aireportuko beste langile batzuk kaleratzeko. Reyndersek, erantzunean, ez du ofizialki baiezkorik ematen, baina zeharka aditzera ematen du kasuen berri badutela. Patxi Zamorak horri garrantzi berezia eman dio.

Alta, horrek ez du esan nahi Espainiak berehalakoan egoera aldatuko duela. Europako Batasuneko estatuek neurriak hartzeko ahalmena dute, baina, era berean, EBko arauak bete behar dituzte. Horregatik, Zamorak nabarmendu du erantzun instituzional horrek balio judizial eta politikoa duela. 

Judizialki, erabakia arbitrarioa izan zen tesia indartu dezake. «Agian, ez da sekulako froga, baina balio dezake epaileari ikusarazteko zer arraio gertatu den». Auzitegietan hainbat auzi ireki ziren, baina urteotan itxi egin dira. Dena den, Zamoraren arabera, garrantzitsuena «erabakitzeke» dago oraindik. Auzitegi Goreneko administrazio auziekiko aretoak ebatziko du ea auzia Madrilgo Auzitegi Nagusira itzultzen duen. Auzibide horretan argitu beharko litzateke administrazio arloan Zamorari baimena kentzeko erabaki administratiboa zuzen edo oker hartu zuen Guardia Zibilak.

Politikoki, berriz, Espainiako Kongresuan indar ugari batzeko aukera ikusten du Zamorak. Bere aurrekari politikoengatik halako baimena kendu zaien beste bi herritar egonik, Europako Batzordearen erantzun instituzionalak hauspotu egin dezake Kongresuko hainbat talde ekinbide berean batzeko aukera. Halaber, Europako Arartekora jotzeko asmoa dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

Bultzaka, eror dadin

Ion Orzaiz

Sortuk deituta, milaka lagun batu dira Iruñean, Espainiako koroaren aurkako protestan. Elkartasuna adierazi diete urriaren 12ko auzipetuei
Podemos-IU taldeko Iñigo Martinez eta Miren Gorrotxategi, iaz, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo / Foku

Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek ez dute akordioa lortu aurrekontuetarako

Maider Galardi F. Agirre

Elkarrekin Podemosek salatu du ez dela baldintzarik egon negoziazio "bermedunik" egiteko. Azpiazuk Elkarrekin Podemosen "bertigo" politikoari egotzi dio akordiorik ez lortzea. 97 milioi euroko inpaktua duen proposamen bat zuten egina.

Petri Sanabria 1936ko gerra biktima, Maixabel Lasa ETAren biktima eta Asun Lasa GALen biktima, 2018ko otsailean, Baionan antolatu Egia eta Berradiskidetzea Batzordea kolokioan. ©Institut Louis Joinet

Justizia trantsizionala ikergai

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Antton Maia baionarrak doktoretza tesia aurkeztu zuen abenduan, justizia trantsizionalaz, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan zentratuz; 1936ko gerraren, frankismoaren eta euskal gatazkaren ondorioak kudeatzeko neurriak ikertu ditu. Ipar Euskal Herriari ere begiratu dio 'Hitza'-rentzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.