Zaldibar

Zaldibar Argituk ekitaldi bat antolatu du hondamendiaren urteurrenaren atarian

Urtarrilaren 23an egingo dute ekitaldia, Eibarko Armeria eskolan, eta Euskal Herriko hainbat sortzaile eta musikarik hartuko dute parte. Epaiketaren gastuei aurre egiteko diru bilketa bat abiatu dute.

jarraia192262.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 14a
17:48
Entzun

Zaldibarko zabortegiaren hondamendia izan zenetik urte bat beteko da otsailaren 6an, eta, horren harira, ekitaldi bat egingo du Zaldibar Argitu plataformak. Urtarrilaren 23an Eibarko Armeria eskolan egingo duten ekitaldian gertatu zena oroituko dute, eta Joaquin Beltran aurkitu dezatela eskatu. Euskal Herriko sortzaile eta musikari ugarik hartuko dute parte: Liher, Petti, Olatz Salvador, Miren Amuriza, Miren Narbaiza, Mursego, Eneko Sagardoi eta Nerea Ibarzabal izango dira bertan, besteak beste.

Zaldibar Argitu plataforma eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna herri akusazio gisa aurkeztu dira zabortegiaren hondamendiko epaiketan. Datorren larunbatean egingo duten ekitaldia aprobetxatuko dute epaiketako gastuei aurre egiteko diru bilketa abiatzeko.

'Lagundu argitzen' ekitaldiaren kartela.BERRIA

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.