AURREKONTUAK

Gorrotxategiren ustez, Azpiazu ez zaie «erraz» jartzen ari aurrekontuak babestea

Jaurlaritzak 94 milioi euroren aldaketa proposamenak egin dizkio Elkarrekin Podemosi, baina Gorrotxategik salatu du 87 baino ez direla aurtengoari dagozkionak, eta ohartarazi du proposamenak ez dakarrela «konpromiso politikorik».

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramailea, artxiboko irudi batean.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramailea, artxiboko irudi batean. Aritz Loiola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko urtarrilak 14 09:30

Aitzina doaz EP Elkarrekin Podemos eta Eusko Jaurlaritzaren arteko negoziazioak, baina ez oso erraz: atzo bildu ondotik, akordiorako atea irekita zegoela zirudien, baina itxixeago dirudi orain. Arratsaldean bilera egin dute berriro Eusko Jaurlaritzako Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta EPren ordezkaritzak, eta Jaurlaritzak proposamen bat helarazi dio EPri. 94 milioi euroren aldaketak daude Jaurlaritzak EPri helarazitako dokumentuan, eta Gorrotxategik proposamenaren balorazioa egin du bileraren ondotik, ezkor: «Lehen begirada batean, ez da espero genuen bezalakoa».

EPko bozeramaileak salatu du, hain zuzen, ez dela «inolako konpromiso politikorik» biltzen proposamenean. Ohartarazi du, erraterako, zerga erreformaz, alokairuen prezioaz eta gasaren ustiapenaz ez duela ezer aipatzen: «Gai horiek alde batera utzi dituzte». Defizita igotzeaz eta zorpetzeaz ere ez da proposamenik ageri, eta, EPkoen hitzetan, «pandemiak dakarren gastuari aurre egiteko oinarrizkoak» dira arlo horiek. 94 milioi horietatik 2021ari dagokiona, bertzalde, 87 milioi da —gainontzeko zatia 2022ari legokioke—.

Gorrotxategiren ustez, Jaurlaritza ez zaie «erraz» jartzen ari aurrekontuak babestea. Ez dute oraindik atea erabat itxi, ordea: dokumentua sakon aztertu eta bihar berriro bilduko direla jakinarazi dute, eta asteburuan ere negoziatzeko prestasuna erakutsi dute: «Oraindik badago negoziaziorako tartea, nahiz eta atzo baino urrunago gauden». Talde politikoek astelehenera arteko epea dute aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko.

EPk atzoko bileran Jaurlaritzari eskatu zion gastu publikoa 392,9 milioi euro handitzeko, eta, hori ordaintzeko, galdegin zion defizit muga handitu zezala: %2,2tik %2,6ra: «Badakigu teknikoki gastu publikoa areagotu daitekeela. Horrek ahalbidetuko luke diru nahikoa izatea guk planteatutako proposamenak aurrera atera ahal izateko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Carlos Bardem aktore, gidoilari eta idazle espainiarra da sinatzaileetako bat. / ©PABLO MARTIN, EFE

Kultur eta hezkuntza munduko 30 pertsonalitatek presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute

Edu Lartzanguren

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako izenak daude sinatzaileen artean. «Iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute.

Manu Aierdi, iragan otsaileko prentsaurreko batean ©Iñigo Uriz / Foku

Gorenak diligentziak ireki ditu Manu Aierdi ikertzeko

Berria

Andres Palomo del Arco Goreneko magistratuak kaleratutako autoan ezartzen da haren edukia «ikertuari» bidaltzeko eta, Prozedura Kriminalaren legeko 118. artikuluaren arabera, bere eskubideen berri eman diezaiotela. Javier Esparzak berehalako dimisioa eskatu du.

'Proiektatu Iñioren aurpegia' ekimena, iaz, haren heriotzaren zortzigarren urteurrenean. ©Aritz Loiola / Foku

Cabacasen familiak NBEra joko du «justizia bila»

Maite Asensio Lozano

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du «auziaren funtsa aztertu nahi» izan, Jone Goirizelaia abokatuak egindako balorazioaren arabera. 

Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkide batzuk, gaur. ©Nafarroako Parlamentua

Presoak hurreratzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa, eta eskaera horrekin bat egin du PSNk; Navarra Sumak, berriz, kontra egin du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna