Aizarnako eta Laukizko eskolak itxi dituzte koronabirusagatik
Laukizko eskolan ez dute aurrez aurreko eskola jarduerarik izango astelehenera arte; Aizarnako eskolan noiz itzuliko diren, berriz, ez dute zehaztu.

COVID-19aren eragina sumatzen ari dira ikastetxeetan ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri duenez, aurrez aurreko eskola jarduera etetea erabaki dute Aizarnako (Zestoa, Gipuzkoa) eta Laukizko (Bizkaia) eskola txikietan.
Laukizko eskolari dagokionez, bere bost gelatan utzi dituzte bertan behera aurrez aurreko eskolak. Hezkuntza Sailak azaldu duenez, «antolaketa kontuengatik» hartu dute erabakia, eta astelehenean itzuliko dira ikasleak eskolara. Aizarnako ikastetxeari dagokionez, bere bi geletan ez dituzte aurrez aurreko eskolak emango, eta ez dute zehaztu noiz irekiko dituen eskolak ateak ikasleentzat.
Bi ikastetxe horietan ez ezik, beste hainbatetan ere ari da eragiten koronabirusa. Gaur-gaurkoz, 88 ikastetxetako 140 gela daude itxita; hau da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasgelen %0,8.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.