Datuak

Mila kasuren langatik gora seigarren egunez jarraian

Atzo beste 1.041 kasu baieztatu zituzten, 13.207 proba eginda. 

jarraia192735.jpg
2021eko urtarrilaren 24a
14:00
Entzun

Ohikoa den bezala, atzemandako COVID-19 kasuen kopuruak behera egin du asteburuan. Halere, milako langatik gora jarraitzen du, aste osoan egin bezala. Hego Euskal Herrian 13.207 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horien artetik 1.041 izan dira positiboak, bezperan baino 361 gutxiago. Positibo tasa ere apaldu egin da, %8,3tik %7,9ra. Egoera ez da bera, ordea, Nafarroan, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroako Gobernuaren arabera, lurralde hartan tasa %6,5ekoa izan da. Gainerako lurraldeetan, berriz, %8,3koa, Eusko Jaurlaritzaren esanetan.

Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dute positibo gehien: 528. Araban, 98 izan dira; eta Gipuzkoan, 249. Horiez gain, erkidegotik kanpo baieztatutako beste bost kasuren berri eman du Jaurlaritzak. Nafarroan, 166 izan dira detektatutako positiboak. Hala, 200en langatik jaitsi da, lehen aldiz aste honetan. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan beste 64 lagun ospitaleratu dituzte, eta 120ra iritsi da ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan dauden herritarren kopurua. Abenduaren 9ra egin behar da atzera halako datu bat topatzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.