Espainiako Kopa

Athleticek Betisen aurka jokatuko ditu Kopako final-laurdenak

Sevillan (Espainia) jokatuko dute otsailaren 2an, 3an edo 4an. Betisek Reala kaleratu zuen final-zortzirenetan.

Athleticeko jokalariak, atzo, Williamsen gola ospatzen. MANUEL LORENZO / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko urtarrilaren 29a
13:28
Entzun

Athleticek Betisen aurka lortu beharko du Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatzea. Hala egokitu da, gaur Espainiako Futbol Federazioak bere egoitzan egin duen zozketan; aurreko kanporaketetan ez bezala, kasu honetan zozketa librea izan da, baldintzarik gabekoa. Otsailaren 2an, 3an edo 4an jokatuko dute kanporaketa Sevillan (Espainia), neurketa bakarrera.

Final-zortzirenetan Reala kanporatu zuen Betisek, luzapenean. Athleticek, berriz, Alcoyano hartu zuen mendean atzo, 1 eta 2, Villalibreren eta Williamsen golei esker. Elkarren aurka askotan jokatutakoak dira Athletic eta Betis, baita Kopako final batean ere. 1977. urtean izan zen: bina berdindu zuten, eta penaltietan sevillarrak izan ziren nagusi 8 eta 7.

Gainontzeko final-laurdenak honako hauek dira: Granada-Bartzelona, Levante-Vila-Real, eta Almeria-Sevilla. Athleticek kanporaketa gainditzen badu, otsailaren 5ean erabakiko da finalaurrekoa noren aurka jokatuko duen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.