Zubietako erraustegia

Erraustegiaren legezkotasunari buruzko ikerketa egitea baztertu dute Batzar Nagusiek

Zubietako erraustegiaren lege egoera zehaztuko lukeen txosten juridiko bat egitearen aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egin zuten eskaera.

Zubietako erraustegiaren instalazioak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2021eko otsailaren 3a
19:09
Entzun

Abuztuan, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Zubietako erraustegiari abian jartzeko eman zion behin-behineko baimena iraungi zenean, agerian geratu ziren Zubietako erraustegiaren lege egoeraren inguruko hainbat zalantza. Besteak beste, irailean hondatu egin zen instalazioaren transformadore nagusia, eta ordezko batzuekin jardun du funtzionatzen hainbat hilabetez. Horrez gain, GuraSOS elkarteak salatu zuen labeak homologatu gabe zeudela, eta erraustegia argindar ekoizleen erregistroan erregistratu gabe zegoela. Egoera hori guztia argitzeko, fiskalizazioari eta lege egoerari buruzko txosten bana nahi zituzten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek GHKri. Hain zuzen ere, bi horiek eskatzea galdegin diote gaur herrialdeko Batzar Nagusiek, baina haien proposamenak ez du aurrera egin, EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dutelako.

EH Bilduko batzarkide Ainhoa Intxaurrandietak salatu du diputazioak oraindik ez duela erakutsi erraustegiaren jarduera legezkoa dela bermatzen duen txosten juridikoa. Abenduan martxan jarri zuen kontratua GHK-k erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresarekin, eta ordaintzen hasi zaizkio hilabetero, nahiz eta GuraSOS elkarteak salatu zuen oraindik probetan dabilela eta beharrezko baimen guztiak ez dituela indarrean —besteak beste, Jaurlaritzako Industria Sailarenak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.