Aholkularitza juridikoa

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua

Hipoteka bat izenpetu bazenuen 2019a baino lehen, bankuak itzuli egin beharko dizkizu notario gastuen erdiak eta tasazio, erregistro eta gestoriako gastu guztiak. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Eta, nahi baduzu, zure izenean kudeatu ahalko dugu erreklamazioa, inolako kosturik gabe; irabazten badugu bakarrik kobratzen dugu.

Hipotekaren zenbatekoaren arabera, gastu horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke. BERRIA
2021eko otsailaren 22a
09:56
Entzun

Auzitegi Gorenak argi utzi du hipoteka-gastuen gaia urtarrilaren 28an plazaratu duen epai batean. Bertan ebazten duenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio-gastuak «bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari», baldin eta aplikagarria ez bada 5/2019 Legea, higiezin-krediturako kontratuak arautzen dituena.

Epai horrek, aurretik izandako beste batzuk berresteaz gain, ebatzi eta baliogabetu egin ditu hipoteka-mailegua formalizatzeko gastuak bezeroek ordaindu beharrekoak zirela ezartzen zuten klausula guztiak. Horrela, hipotekak 2019a baino lehenago izenpetu zituzten guztiek eskubidea dute itzul dakizkien jabetza-erregistroko, gestoriako eta tasazioko gastu guztiak, bai eta notario-gastuen erdiak ere. Hipotekaren zenbatekoaren arabera, gastu horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke.

Zer egin behar duzu gastu horien itzulketa erreklamatzeko?

Banku-entitateei hipoteka-gastuen itzulketa erreklamatzeko prozesuan, irabazteko aukera handia duzu: zure dirua berreskuratuko duzu, ziur. Arazo bakarra dago, auzi judiziala ireki behar dela, alegia, lege-prozedura batzuekin eta kostu batzuekin.

Kasua gure eskuetan uzten baduzu, arazo hori gainetik kenduko duzu. Eta ez duzu ezer ordainduko. ERREKLAMATUn prozesu osoaz arduratuko gara, gastu guztiak gure gain hartuko ditugu, prokuradorea eta kostuak barne, eta lortzen den zenbatekoaren %18 besterik ez dugu kobratuko. Hau da, zure dirua berreskuratu ezean, ez dugu ezer ere kobratuko.

Hegaldiak erreklamatzea da gure zeregin nagusia, baina hipoteketan eta bestelako banku-produktuetan ezartzen diren gehiegizko klausulen kasuez ere arduratzen gara.ERREKLAMATU

Kontsultatu, konpromisorik gabe

Azken 20 urteetan hipoteka bat izenpetu baduzu, zure bankuak dirua zor dizu. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Jakinaraziko dizugu gastu horiek bidegabeki kobratu zizkizuten edo ez, eta aztertuko dugu zoru-klausularik ezarri al zizuten, hori ere erreklamatu dezakegulako. Horrekin batera, zure izenean erreklamatu ditzakegu revolving txartelen gastuak, horien interesak ere gehiegizkotzat deklaratu baitzituen Auzitegi Gorenak.

ERREKLAMATUn, hegaldiak erreklamatzea da gure zeregin nagusia, baina hipoteketan eta bestelako banku-produktuetan ezartzen diren gehiegizko klausulen kasu batzuez ere arduratzen gara. Eta gure filosofia beti bera da: irabazten badugu bakarrik kobratzen dugu. Erreklamatu zure hipoteka!

Zalantzaren bat baduzu edo zerbait kontsultatu nahi badiguzu, gure webguneko formularioa bete dezakezu edo telefonoz deitu: 944 027 596 / 688 651 944.

www.erreklamatu.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.