Musika

Gernikako Lekuek festibala martxoan itzuliko da

Martxoaren 13tik 21era bitartean egingo da Gernikako Lekuek Festibala. Jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Iban Sainz Jaio artistak egin du aurtengo Lekuek Festibalaren kartela. GERNIKAKO LEKUEK
Olatz Enzunza Mallona.
2021eko otsailaren 5a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00

«Ahots ozenez nator, martxoan alkar ikusteko gogoz». Pandemiaren ondorioz, joan den urteko edizioa bertan behera geratu ondoren, «indarrez» dator Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lekuek festibala. Martxoaren 13tik 21era egingo dute, eta «Astran, Iparragirren edo Lizeo Antzokian» elkar ikusteko «gogoz» daude antolatzaileak.

Boluntarioen lanari eta Gernika-Lumoko hainbat elkarteri esker antolatzen da Lekuek festibala. Musika ardatz hartuta, eskaintza zabala izan ohi dute: kontzertuak, tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak... Adin eta molde guztietako publikoari zuzendutako jaialdia da. Hala ere, pixka bat itxaron beharko da aurtengo programazioa ezagutu ahal izateko. Izan ere, laster iragarriko dituzte martxoan Gernikan arituko diren taldeen izenak.

Urtero-urtero, eskualdeko artista batek izaten du Lekuek-eko kartela egiteko ardura, eta aurten, Iban Sainz Jaio artistak sortu du iruditegi guztia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.