Albistea entzun

D eredua Nafarroan

Hamalaugarren D eredua

Eremu misto eta ez-euskalduneko hamahiru herrik dute D eredua, 2015ean atea ireki zitzaienetik. Ez dago argi zein irizpide bete beharko diren aurrerantzean

Mendigorriako Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxearen kanpoaldea. Datorren ikasturtean D ereduko irakaskuntza jasoko dute haurrek.
Mendigorriako Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxearen kanpoaldea. Datorren ikasturtean D ereduko irakaskuntza jasoko dute haurrek. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2021eko otsailak 6

Urtebete pasako borroka izan da. Mendigorriko (Nafarroa) guraso talde bat D ereduko hezkuntza publikoa eskatzen hasi zen 2015. urtean, baina 2019ko azaroan jo zuten Hezkuntza Departamentura nahi horrekin. Martxan dagoen ikasturte honetarako nahi zuten euskarazko adarra euren herrian, baina ez da posible izan. Azken urtean, gurasoek behin eta berriro salatu dute Hezkuntza Departamentuak trabak bata bestearen atzetik jarri dizkiela, baina azkenean lortu dute. Joan den astean departamentuko ordezkariekin izandako bileran jakin zuten, 2021-2022koikasturtean euskaraz ikasi ahal izango dutela Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxeko haurrek. Era horretan, Euskararen Legea aldatu zenetik, eremu misto eta ez-euskaldunean D eredu publikoa ezarriko den hamalaugarren herria izango da.

2015eko otsailean izan zen lege-aren  azken  aldaketa,  hartan oraindik Yolanda Barcina Nafarroako presidente zela. Euskararen zonifikazioari eutsi zitzaion, baina aukera ematen zuen D eredua lurralde osoko irakaskuntza publikoan ezartzeko. Ordura arte, eremu ez-euskalduneko herritarrei ez zitzaien aukera hori ematen. Finean, eremu mistoko sistema ezarri zieten: euskaraz ikasteko aukera eskola publikoetan —D eredua—, baina euskaraz ez ikasteko aukerari eutsiz —G eredua: euskara ez da ikasgai—. Berez, legea aldatu beharrik ere ez zegoen bide hori urratzeko, ez baitzegoen euskarazko irakaskuntza debekatzeko biderik. Baina UPNren gobernuek ez zuten inoiz erakutsi D eredua Nafarroa osora zabaltzeko asmorik.

Areago, eremu mistoan, euskarazko irakaskuntza publikoa ezartzeko zailtasunak izan zituzten herri askotan. Zudairiko kasua hori izan zen, besteak beste: gura-soek A ereduan eskaintzen zena baino euskara gehiago eskatu zu-ten, baina gobernutik ez zitzaion nahi horri biderik ematen. Borroka ugariren ondoren, D eredua lortu zuten Zudairin eta Abartzuzan, 2015-2016ko ikasturtean. Lege aldaketak, beraz, bazuen traba horiek guztiak leuntzeko asmoa.

Euskararen Legea berritu ondoren iritsi zen gobernu aldaketa,eta D eredua eremu mistoko zeinez-euskalduneko herri gehiago-tara iritsiz joan zen urterik urte.2016-2017ko ikasturtean lau herritan ezarri zen, hurrengo bi urteetan beste hiru herritan, eta2019-2020koan bakarrean. Denetara, 11 herritan jarri zen martxan euskarazko irakaskuntza publikoa. Gobernuak berak ere erreferentziazko eskaintza ezarri zuen beste lau herritan: Los Arcosen, Zarrakaztelun, Zangozan eta Tuteran. Baina adar horiek ez dira martxan jarri, ez delako ia eskaerarik izan.

Irizpide argirik ez

Azken gobernu aldaketa izan denetik, Mendigorrikoa izango da D eredua ezarriko den lehen kasua. Eta hori hainbat mobilizazio, eskaera eta interpelazioren ondoren lortu dela aldarrikatu dute hango gurasoek. Baina zer da legeak dio-ena? Zein irizpide bete behar dute gurasoek aurrerantzean euren herrian euskarazko adarra lortzeko? Galdera horiek egin dizkio BERRIAk Nafarroako Hezkuntza Departamentuari, eta erantzun du auzion gaineko zehaztapenak fintzeko orain urte bi egin zuen 80/2019 dekretuari erreferentzia eginda. Hau da, foru agindu baten bidez nahi dituen aldaketak egin ditzakeela Hezkuntza Departamentuak. Horrez gain, hezkuntza mapan alda-ketak bi bidetatik egin daitezkeela dio: departamentuak egin dezake horretarako beharra sumatzen badu, edo udalen batek adierazten badu bere herrian halako nahiren bat dagoela.

Mendigorriko gurasoek udalaren babesa jaso zuten, eta Hezkuntza Departamentura jo zuten D eredu eske, 2019ko azaroan.Ordurako, dekretua indarrean zen. Erantzun zieten hezkuntza mapa egokitu beharra zegoela lehenbizi, baina dekretuak dio foru agindu bidez ere egin daitezkeela aldaketak. Horrek esan nahi du aurrerantzean etorriko diren kasuetan auzia beste horrenbeste luzatuko dela? Hezkuntza mapa aldatu beharko dela aldiro? Gal-dera horiek ere bidali dizkio BE-RRIAk departamentuari, baina ez du erantzunik jaso. Aurrerantzean herri gehiagok D eredu publikoa eskatzen badute, Hezkuntza Departamentuak ez du argi utzi zein irizpideren arabera bideratu beharko diren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

COVID-19a: urtebete gure artean

Izurri arorako lezioa

Arantxa Iraola

Zientzia ezinbestekoa izan da COVID-19a ulertzeko. Miren Basaras, Izortze Santin eta Ana Galarraga batu zituen BERRIAk 'online' solasaldi batean, ikasteko, ikasitakoa kontatzeko eta azken lezioak esplikatzeko; sarean dago.

Marienea barruko mural bat. ©Marienea

Eragiteko topagunea

Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza

Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute.

Jendea paseatzen, Bilbon, iazko maiatzean. ©LUIS TEJIDO / EFE

HAMAIKA BIDE EBAKI DITU

Edurne Begiristain-Mikel P.Ansa

Gaur urtebete da SARS-CoV-2 birusaren lehen kasuak atzeman zirela Euskal Herrian. Lehen kasu haien ondorengo erauntsiak milaka lagunen bizitza jo du: birusaren ondorioz, 5.000 lagun hil dira, eta 20.000 inguru ospitaleratu behar izan dituzte. Urtebetean, hamaika bizitza zeharkatu ditu gaitzak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna