Adierazpen askatasuna

Pablo Hasel Lleidako Unibertsitatean itxi da

Rap kantari kataluniarraren aldeko plataformak jakinarazi duenez, atxilotzea eragotzi nahi du.

Pablo Hasel, joan den asteazkenean Lleidako Unibertsitatean egindako protesta ekitaldi batean. RAMON GABRIEL / EFE
Berria
2021eko otsailaren 15a
14:17
Entzun

Pablo Hasel musikariak Lleidako Unibertsitateko (Herrialde Katalanak) errektoretzan ixtea erabaki du, atxiloketa aginduari aurre egiteko. Twitterren adierazi duenez, unibertsitatean hainbat lagun daude hari elkartasuna helarazteko, eta, Poliziak atxiki eta atxilotu nahi badu, errektoretzako «ateak birrindu» beharko ditu.

Auzitegi Nazionalak bederatzi hilabeteko espetxe zigorra, sei urteko inhabilitazioa eta ia 30.000 euroko zigorra ezarri zizkion Haseli, «terrorismoaren goratzea eta monarkiaren eta estatuko instituzioen kontrako irainak egitea» leporatuta, eta ostiralean amaitu zitzaion epea bere kabuz espetxean aurkezteko. Egun horretan bertan jakinarazi zuen musikariak «bahitu» egin beharko zutela kartzelan sartzeko. 

Azken asteetan, Haselen aldeko hainbat egitasmo jarri dira abian, eta kultur arloko ehunka lagunek musikaria aske geratzeko eskatu dute, eta baita zigor kodetik adierazpen askatasuna mugatzen duten delituak kentzeko ere.

Hasel babesteko unibertsitatean itxi direnek barrikadak antolatu dituzte eraikinaren barruan, atxiloketa oztopatzeko.

Eta kanpoko errepideak ere moztu dituzte, Mossoen operazioaren zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.