Albistea entzun

Polizia eredua

Eztabaida eragin du sareetan Otegik Ertzaintzaz esandakoak

Ertzaintzan «desbideratze bat» egon dela, eta hura berreskuratu behar dela adierazi zuen buruzagi abertzaleak.

Arnaldo Otegiren agerraldia, astelehenean, Kataluniako hauteskundeen emaitzen balorazioa egiteko.
Arnaldo Otegiren agerraldia, astelehenean, Kataluniako hauteskundeen emaitzen balorazioa egiteko. Gorka Rubio / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko otsailak 17 09:06

«Desbideratze bat egon da Ertzaintzan. Berreskuratu behar dugu polizia erakundea: demokratikoa, euskalduna eta herriaren zerbitzura dagoena». Hala esan zuen Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak asteartean, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan.

«Ertzaintzaren barruan EH Bilduri boza ematen dion jendea egon badago, batzuentzat hori harrigarria bada ere». Otegik gaineratu zuenez, egun «ezker abertzaleko jendea sartzen» ari da Ertzaintzan. Hainbat polizia sindikaturen jarrera gaitzetsi zuen Otegik, eta Espainiako Poliziako Jusapol sindikatuaren moduan jokatzea egotzi zien. Buruzagi abertzaleak gogoratu zuen Telesforo Monzon egon zela Ertzaintzaren sorreran, eta gero HBko diputatua izan zela.

EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren hitzek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan.

«Otegi Ertzaintza erreibindikatzen. Ikusteko sortuak gara. Tartean hil dituzten ertzainekin zer?», idatzi du, esaterako Pello Salaburu euskaltzainak. 1996 eta 2001 bitartean EHUko errektorea izan zen.

«Lotsagarria!! Auzolotsa negargarria!! Ké jeta!!», idatzi du Jose Manuel Bujanda Arizmendik. EAJko kide gisa definitzen du bere burua soslaian. ETApm-ko kidea izan zen 1973. urtetik, eta 1977ko amnistiarekin atera zen kartzelatik.

Astelehenean bertan Otegik gogoratu egin zuen eguneko efemeride bat: «1997. urteko otsailaren 15ean, Ertzaintzak tirokatu egin gintuen Bilbon». Egun horretan bi pertsona balaz zauritu zituen Ertzaintzak, Bilbon. Herri Batasunak antolaturiko manifestazioaren parte hartzen ari ziren milaka herritarren kontra jotzean.

Ertzaintzaren sostengua adierazten duen irudi bat Twitterreko soslaian daukan Gotzal Gorbeña erabiltzaileak historia «berriz idaztea» eta «asmatzea» egotzi dio Otegiri. Ezker Abertzaleak urte luzez Ertzaintzari «etengabe eraso» diola adierazi du, eta, halere, ez duela lortu milaka gazte «erakunde noble eta ohoretsu» horretatik pasatzea.

«Noble eta ohoretsu?», erantzun dio Javier Albiz erabiltzaileak. «Beste garai batean, 1937an, ziur. Gaur, gutxienez, eztabaidagarria da».

Badira, edonola ere, Otegiri independentismotik gaitzetsi diotenak Ertzaintzarengana hurbiltzeko eginiko saioa. Joxe izena erabiltzen duen batek harridura adierazi du: «Bistan da polizia nazional propioa beharko dugula. Eta baliteke okupatzen gaituzten atzerriko polizien materialaz baliatzea, eta, agian, pertsonez ere? Baina esatea atzerriko polizia horietako bat gure herriaren zerbitzura dagoela????».

Manex Gurrutxaga erabiltzaileak, berriz, Ertzaintza erreformatzearen aukera baztertu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezkabako presoei omenaldia 2014ko maiatzean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Ezkaba eta La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak

Jon O. Urain

Memoria Demokratikorako Legearen aplikazioaren denbora muga 1983ko amaierara arte luzatuko dute. Orain arteko proiektuan, 1936tik 1978ra bitarteko epea hartzen zuen legegaiak.

EAren kongresua, otsailean, Gasteizen. ©Raul Bogajo / Foku

Gasteizko Auzitegiak ebatzi du EAren kongresuko erabakiak etetea

Jon O. Urain

Otsaileko kongresuan, zuzendaritzak aurrera atera zituen txosten politikoa eta estatutu berria. Boto eskubidea zuten 249 konpromisarioetatik 133k hartu zuten parte.

Gonzalo Boye pantailan eta Oihana Goiriena eskuinean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Pablo Gonzalez, lau hilabete inkomunikatuta

Iñaut Matauko Rada

Kazetariaren bikotekideak uste du Espainiak «lan gutxi» egin duela. Gonzalezen familiak bi eskutitz bakarrik jaso ditu espetxeratu zutenetik

Hiru herritarretik bik onesten dute ikasleen euskalduntzea bermatzea

Hiru herritarretik bik onesten dute ikasleen euskalduntzea bermatzea

Jon O. Urain

Naziometroaren neurketaren arabera, «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua da lurralde antolaketarako lehen aukera (%31,5). Eskola publikoak jaso du baloraziorik onena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.