Albistea entzun

Soldata arrakala

Hiru emakumetik batek uste du diskriminatu egiten dutela lanean

Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, emakumeen %79en iritziz gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen diete. Gizonen %72k uste bera dute.

Ikastetxe bateko garbitzaile bat geletako bat txukuntzen.
Ikastetxe bateko garbitzaile bat geletako bat txukuntzen. Gorka Rubio / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko otsailak 19

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako emakumeen %32k uste dute emakume izateagatik inoiz diskriminatu egin dituztela lanean. %20k «noizean behin» sentitzen dute bazterketa hori; %7k, «sarritan» eta %5ek, «oso sarritan». Horrek ez du esan nahi besteek inoiz halakorik sentitu ez dutenik, %73 «gutxitan edo inoiz ez» izan baitira diskriminatua. Gauzak hala, %5ek bakarrik diote «inoiz ez» dituztela diskriminatu. Gizonezkoen kasuan, %11 dira diskriminatzen dituztela uste dutenak.p>

Eusko Jaurlaritzak lantokietako soldata eta genero arrakalari buruz eginiko inkesta baten emaitzetako bat da hori. Diskriminazio sentipen hori areagotu egiten da ikasketa mailak gora egin ahala. Izan ere, goi mailako ikasketadun emakumeen %38k sentitzen dute diskriminazioa –noizean behin, sarritan edo oso sarritan--, bigarren mailako ikasketadunek (%33) edo oinarrizko ikasketadunek (%22) baino gehiago. Gizonezkoen kasuan, joera alderantzizkoa da. p>

Pertzepzio horretan sakondu du inkestak, eta, esaterako, emakumeen %79k uste dute gizonezkoei baino gutxiago ordaintzen dietela, alegia, soldata arrakala existitzen dela. Gizonezkoen artean %72 dira emakumeei gutxiago ordaintzen zaiela uste dutenak. Soldata arrakala ikusi bai, baina kontzeptua ezagutzen al dute? Emakumeen %63k eta gizonezkoen %76k bai. Are gehiago, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %79 soldata arrakalari aurre egiteko legezko neurriak hartzearen “erabat alde” daude. Batez besteko hori %81era handitzen da emakumezkoen kasuan. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek LHKren aurrean deituriko mobilizazioa. ©Marisol Ramirez / FOKU

Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara

Imanol Magro Eizmendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen.

<b>Funtzionarioak.</b> Langileak, Jaurlaritzako administrazio orokorreko egoitzara sartzen, aste honetan. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehian beren postuengatik

Jokin Sagarzazu

Administrazioak oposizio deialdi bereziak iragartzen ari dira, behin-behineko lanpostuak finkatzeko; zehaztu gabe daude zein, baina ez dira guztiak aterako. «Oposizio malguak» izango dira, eta hautaketa irizpideak argitu behar dituzte.

Nekazari bat bere lurretan lanean traktore zahar batekin, Khmelnitskin. ©OLEG PETRASYUK / EFE
Teresa Ribera ministroa sistema berria azaltzen. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Gasaren prezioa mugatu du Madrilek, argindarra %30-35 merkatzeko

Xabier Martin

Bruselak oniritzia emango dio sistemari, baina 2023tik aurrera Espainiak tarifa arautua aldatu beharko du. Gaur argitaratu da sistema berria aldizkari ofizialean</strong>.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...