Albistea entzun

Energia

Ekiola kooperatibak Azpeitiko 400 familiarentzako energia ekoiztuko du

Bazkideak lortzeko kanpaina hasiko dute. 2.650 eguzki plaka jarriko dituzte

Egitasmoaren sustatzaileak, ostiral honetan Azpeitian eginiko agerraldian
Egitasmoaren sustatzaileak, ostiral honetan Azpeitian eginiko agerraldian Ekiola Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko otsailak 19

Ekiolak Azpeitian egingo ditu lehen urratsak. Hango 400 familia ingururentzat energia berdea ekoiztea izango du xede, eguzki plaken bidez, eta proiektuan parte hartu nahi duten bazkideen bila hasi dira. Udalak dagoeneko erabakita dauka non jarriko duen azpiegitura. 

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon taldeko Krean ingeniaritzak sustatu dute Ekiola egitasmoa. Azpeitiarekin egin duten bezala, beste hainbat udalerri eta administraziorekin ere jarri dira harremanetan 2021ean beste kooperatiba batzuk sortzeko.

Azpeitian, lehen pausoa udalak berak emango du, beste entitate batzuekin batera: haiek sortuko dute kooperatiba. Helburua da bazkide partikularrak batu ahala haien esku uztea kooperatibaren jabetzaren zati bat. Azaldu dutenez, kooperatibako kide izateak panelak erosteko inbertsioa dakar berekin, eta kideen artean adostuko dira itzulera planak. Asmoa da kooperatibista bakoitzak bere kontsumoaren araberako panel kopurua edukitzea. Azpeitiko azpiegitura gai izango da urtean 1.350 MWh sortzeko; horretarako, 2.650 eguzki plaka jarriko dira. Instalazioak funtzionamendu epe luzea izango du: 25 urte edo gehiagokoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Amiantoaren biktimen elkarte baten protesta, atzo, Espainiako Kongresuaren aurrean, Madrilen. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Amiantoaren biktimentzako funtsa eratzea onartu du Kongresuak

Xabier Martin

Eusko Legebiltzarraren eskaera azaldu dute hiru legebiltzarkidek, eta Madrilgo ganberak ontzat jo du lege egitasmoa tramitatzea, Voxen abstentzioarekin. Funtsa nola elikatu, hor egongo da lokarria
Aernnovako langileen elkarretaratzea epaitegiaren aurrean. Tubacexekoak eta ITP Castingekoak ere han ziren. ©M.D. V / FOKU

Aernnovako langileek kaleratzeak indargabetzeko itxaropena dute

Imanol Magro Eizmendi

Abokatuak «neurri batean baikor» irten dira epaiketatik. Krisia egiturazkoa dela berretsi du enpresak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, gaur, Madrilen. ©Emilio Naranjo / Efe

EBren funtsei esker «modernizazio aro berri bat» hasiko dela agindu du Sanchezek

Iker Aranburu

Lehen bi urteetan ibilgailu elektrikorako azpiegiturak sortzea izango da Madrilen lehentasuna

Idoia Mendia Lan sailburua astearte honetan egindako agerraldian ©Irekia

Jaurlaritzak eskubide subjektibo gisa aitortuko ditu enplegu politika aktiboak

Jokin Sagarzazu

Langileen formakuntzan oinarrituko du 2030erako enplegu estrategia. Kezka agertu du egungo lan merkatuaren «egiturazko gabeziekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna