Maskara garden batzuk merkatutik kentzeko eskatu du Kontsumobidek

Maskara horien ezaugarriak etiketan adierazitakoarekin bat ez datozela ondorioztatu dute. Zehazki, bakterioen iragazketak soilik %15eko eraginkortasuna duela egiaztatu dute, eta enpresak maskara horiek saltzeari utzi beharko dio.

Maskara garden bat. EFE
Edurne Begiristain.
2021eko otsailaren 22a
12:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Kontsumobidek maskara saredun edo gardenen eraginkortasuna aztertu du laborategi batean, gisa horietako maskarek sortutako «zalantzak» argitzeko. Laborategian maskara mota horien arnasgarritasun eta iragazpen baldintzak etiketan adierazitakoarekin bat ote datozen aztertu dute; hau da, BFE Iragazketa Bakterianoen Efikazia eta arnasgarritasunak etiketan adierazitako UNE-0065: 2020 egiaztagiriarekin bat ote datozen aztertu dute. Analisien arabera, aztertutako maskara gardenek o iragazteko duten gaitasuna %15,3 da. Haatik, UNE-0065 arauaren arabera, ezinbestekoa da eraginkortasuna %90 edo hortik gorakoa izatea. Kontsumobidek ondorioztatu du aztertutako maskara gardenek ez dutela araudia betetzen. Produktua fabrikatzen duen enpresarekin bildu da txostenaren emaitzen berri emateko, eta enpresak maskara horiek saltzeari utziko dio. BERRIAk joan den urtarrilean argitaratu zuen maskara gardenen inguruko erreportajean hainbat adituk ohartarazi zuten maskara horiek ez direla seguruak, eta ez dutela balio COVID-19tik babesteko.

Hilaren 12an Espainiako Kontsumo Ministerioak maskara higienikoak merkaturatzeko eta informazioa emateko baldintza berriak zehaztu zituen. Agindu horren arabera, enpresek 30 eguneko epea dute xedapen berrietara egokitzeko, eta  epe hori amaituta, Kontsumobidek maskara gardenak aztertzeko kanpaina bat abiatuko du, eta zigorrak ezartzeko ahalmena izango du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.