Albistea entzun

Hamaika Gara jardunaldiak

Argazkia interpretatuz

Burujabetzari buruzko barometroak emandakoaz mintzatu dira Floren Aoiz, Xabier Barandiaran eta Roberto Uriarte, Hamaika Gara egitasmoak eta BERRIAk antolatutako hitzaldian.

Igor Susaeta -

2021eko otsailak 24

Zelai Nikolas Naziometroa: termometro eta iparrorratz mahai inguruaren moderatzaileak galdera argi bat egin die, hiru hizlariei: «Nola lor daiteke erreferendum adostu bat?». Eta Roberto Uriarte UP Unidas Podemosek diputatuak erantzun dio. «formula magikorik» ez dagoela horretarako. Telesforo Monzon Laborategiak eta Parte hartuz Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldeak ondutako Naziometroa burujabetzari buruzko barometroaren emaitza nagusietako bat da, bederen, hiru euskal herritarretik bik uste dutela beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela (%63). Hori da Euskal herriko zazpi lurraldeak aintzat hartuta ateratako «argazkia», Arkaitz Fullaondo ikerketaren batzorde zientifikokoko kidearen hitzetan. Floren Aoiz Sorturen Iratzar fundazioaren zuzendariak sei hilabetez behin egin asmo den inkestaren «garrantzia» nabarmendu du, baina uste du argazkia «tentu handiz»interpretatu behar dela. Xabier Barandiaran EAJren EBB Euskadi Buru Batzarreko kidea areago joan da bere hausnarketan: «Adierazten denaren, pentsatzen denaren, eta egiten denaren arteko distantzia geroz eta handiagoa da atomizatutako gizarte postmoderno batean».

Uriarteren ustez, aurren-aurrenik zehaztu behar da erabakitzeko eskubidea zer den. «Denontzat esanahi bera dauka? Zer berdintasun eta zein ezberdintasun daude erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazioaren artean? Zein da subjektua?». Iruditzen zaio kontzeptuak «argitu» behar direla. Barandiaran ados agertu da Uriartek planteatutakoarekin, bestela «nahasmena» sor daiteke eta; pentsatzen du, dena den, hori nahasmen hori «interesatua» dela. «Erabakitzeko eskubidea, zentzu politikoan, autodeterminazio eskubidearekin parekatu behar da», azaldu du EAJkoak.

Barometroak naziogintzaren ikuspegitik adierazten duena azpimarratu du Aoizek: «Naziogintzaren ikuspegitik badago taupada historiko bat indartsu dagoena; oinarriak badaude naziogintzaren eraikuntzan». Barandiaranek, ordea, ez du hain argi ikusten, iruditzen baitzaio «abertzaletasunak eta aberrigintzak» behera egin dutela Euskal Herrian: «Erabakitzeko eskubidearen inguruko inkestetan agertzen dira errealitate batzuk, baina gero, praktikan, asko kostatzen da horiek dekodifikatzea».

UPko diputatuarentzat, «zubi lanka» egingo dituzten pertsonak behar dira, «tribuen hitz egiteko moduak» itzultze aldera. Halere, errealitateari begiratu, eta ez du «erraz» ikusten erreferendum adostu bat egitea: «Nola lor daiteke erreferendum adostu bat, parlamentuan ez bagara ados jartzen gutxienekoetan...». Eskoziako adibidea aipatu du Nikolasek, Eusko Legebiltzarreko legelariak: 2014an bat egin zuten Erresuma Batuko Gobernuarekin adostuz, eta Eskoziako Gobernua beste bat planteatzekotan da. «Alde batetik», gustatzen zaio, bai, Aoizi. Baina zehaztapen bat egin zuen, lurraldetasunaren auziari erreparatuz: «Eskozia mapan non hasten den eta non bukatzen den, ez dago zalantzarik. Euskal Herria zer den ez da dago kontsentsuatuta», adierazi du.

Pandemiak eragindako abaguneari begiratu ,eta «erronkak» mahai gainean jarri ditu Barandiaranek: «Gure naziogintza ez bada digitalizatzen, ez badugu herri estrategia bat komunikazioan, ez dugu zer eginik».

Hamaika Gara egitasmoak eta BERRIAk burujabetzari eta erabakitzeko eskubideari buruzko antolatutako hitzaldi zikloko aurrenekoa izan da gaurkoa. Martxoaren 17an izango da hurrengo hitzaldia: Hizkuntza eta politika. Normalizazioa helburu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia Sortuko kideak, atzo, Donostian, Ion Telleria kazetariak gidaturiko solasaldian. ©JON URBE / FOKU

Hurrengo urratsa: kaleratzea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».
Rufi Etxeberria eta Oihana Garmendia Sortuko kideak, gaur, Donostian, Ion Telleria kazetariak gidaturiko solasaldian. ©jon urbe / foku

Hurrengo urratsa: kaleratzea

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Espetxe politika «humanizatuta», betetako urteen araberako baimenak, hirugarren graduak eta baldintzapekoak lortzea du xedea Sortuk: 168 presok «kalea zapaltzea».

Luzia Ezker, Jon Alonso, Eneko Etxeberria, Amaia irigoien eta Iñaki Alforja, Nafarroako Parlamentuan, agerraldiaren ostean. ©Iñigo Uriz / Foku

Naparra biktima gisa aitortua izateko eskatu dio sendiak parlamentuari

Joxerra Senar

Eneko Etxeberria Naparraren anaiak 2015etik hona kasuak izan dituen nondik norakoen berri eman die taldeei, eta hainbat eskaera egin dizkie: besteak beste, legebiltzarrak ahal duen guztia egin dezala Jose Miguel Etxeberriaren arrastoak bilatzeko bigarren araketa egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.