Albistea entzun

Martxoaren 3a

Egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute Martxoaren 3aren urteurrenean

45 urte bete dira Espainiako Poliziak bost langile hil zituenetik, eta haien omenez alderdi politikoek, instituzioek eta sindikatuek lore eskaintzak egin dituzte Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen monolitoan.

Endika Portillo / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2021eko martxoak 3

Espainiako Poliziak 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan hil zituen bost langileen omenez jarritako monolitoan joan-etorria etengabea izan da gaur goizean. Instituzioetako arduradunak eta alderdi politikoetako eta sindikatuetako kideak izan dira bertan, lore eskaintzak egiten. Denek azpimarratu dute memoria ariketa egiteko beharra, eta baita zigorgabetasuna salatu ere. 45 urte bete dira Martxoaren 3ko gertakarietatik, eta, urtero legez, arratsaldean mobilizazioa egingo dute auzoan, sindikatuek deituta.

Eusko Jaurlaritzatik bi ordezkari joan dira: Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburua eta Idoia Mendia lehendakariordea. Azken horrek gogoan izan du «hil zituzten langileak lan baldintzak defendatzen ari zirela», eta adierazi du Jaurlaritzaren aldetik omenaldia eta memoria merezi dutela.

Artolazabalek esan du lan asko geratzen dela «memoria kolektiboa eraikitzeko», eta hori ezinbestekoa dela elkarbizitzarako. San Frantzisko elizan Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko akordioa sinatu zuten otsail amaieran instituzioek, eta Artolazabalek esan du «gertakari tragiko horien aintzatespena» dela, eta pasatutakoaren memoria «presente mantentzeko modu bat» ere badela, «Berriro gerta ez dadin lagundu dezakeena». Zentro hori sortzeko eragile sozial eta instituzioekin elkarlana sustatuko duela ere aurreratu du, eta ukatu egin du sindikatu batzuk baztertu dituztela. «Memoriaren liburuan kapitulu guztiak irakurri behar dira, eta ez gutxi batzuk. Biktimak gure memoria politikaren erdigunean daude, eta aintzatespen hau egin behar zaie».

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia han izan dira, baita EAJko ABBko presidente Jose Antonio Suso ere. Azken horrek biktimentzako erreparazioa, justizia eta egia eskatu du, eta gogora ekarri du jeltzaleak presente dauden erakunde guztietan lan egingo dutela hilketaren errudunak nor izan ziren argitzeko.

EH Bilduk ekitaldia egin du Martxoaren 3aren plazan. Monolitoan lore eskaintza egin ondoren, parlamentuko kideak esan du urtero egon direla bertan egia, justizia eta erreparazioa eskatzen. «Eta jarraituko dugu. Oinarrizko eskubideen alde ari zirelako borrokan». San Frantzisko elizan egin asmo duten memoria guneari buruz, esan du mugimendu sozialak kontuan hartu behar direla: «Prozesu horretan biktimak eta Memoria Gara bezalako ekimenak izan behar dira kontuan, azken urte honetan memoriarako gune honen hurrengo faseari ekiteko oinarri gisa erabili behar den proiektu bat landu baitute».

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea ere izan da lore eskaintzan, eta esan du «ez dela ahaztu behar gertatutakoa, ezta zigorrik gabe geratu ere». Ezker Anitzako ordezkariak izan dira Elkarrekin Podemosekoekin batera, eta bertan Isabel Salud koordinatzaile nagusiak esan du gaur egun oraindik ez dela argitu nor izan zen gertakarien arduraduna. «Bada garaia ardurak argitzeko eta ardurak eskatzeko; langile klase osoari dei egiten diogu, bere garaian egin zuten bezala, etorkizun hobe baten alde borrokatu daitezen».

Loli Garcia Euskadiko CCOOeko idazkari nagusiak ere aldarrikatu du 1976an hildako langile horien memoria. «Langile klasea agente aktibo bat izan da herri honetan demokrazia berreskuratzeko», esan du, eta positiboki baloratu du «langile klaseak herri honi egin dion ekarpena berreskuratuko duen memoria gune bat sortzea».

LABek, omenaldia eta ekitaldiap>

LABek, bere aldetik, omenaldia egin du Gasteizen, arratsalderako gainerako sindikatuekin deitutako manifestazioarekin bat egiteaz gain. Sindikatu abertzaleak emakumeen rola ekarri du gogora, «orduko borroka horietan eta egungo borroketan ere». Alde horretatik, bihar zaintza arloan egingo den grebara deitzeko baliatu dute omenaldia. «Bizitza erdigunean jartzea eta zaintzen ardura partekatzea da gure erronka. Izan ere, orain antolatuta dauden bezala, zaintzak jasanezinak dira. Ezin dugu beste aldera begiratu zaintza horiek ematen ari direnen baldintza ez-duin eta prekarioen aurrean, langile askoren esplotazioaren eta esklabotzaren bidez».

Memoria ariketa egin eta borrokan jarraitzeko deia egin du LABek mobilizazioaren ondoren egindako ekitaldian. «Bizitza duin baten alde, bizi izatea merezi duen bizitza baten alde. Zaintzak erdigunean eta pertsonak, eta ez kapitala, garrantzitsuena diren bizitza», esan dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Arantxa Iraola

AEBetako CDC eta FDA osasun erakundeek txertoa jartzeari uzteko eskatu dute, hainbat tronbo kasu «arraro eta larrirekin» lotura dutelakoan. Osakidetza bihar da lehen dosiak jasotzekoa.

Aurtengo Herri Urrats edizioa aurkezteko pentsaurrekoa egin dute goizean, Kanbon. ©Guillaume Fauveau

30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri

Oihana Teyseyre Koskarat

Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. 

Labiren batzorde teknikoaren bileraren buru izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria ©Adrian Ruiz de Hierro /Efe

Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea

Edurne Begiristain

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.

Guardia Zibila Nafarroaren mugetan kontrolak egiten, artxiboko irudi batean. ©RAQUEL MANZANARES, EFE

Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes

Uxue Rey Gorraiz

Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.