Koronabirusa

Erkidegoen itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko diete Aste Santuan

Neurri murriztaileak adostu dituzte Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek

Ertzaintzaren kontrol bat Bilbo eta Arrigorriaga artean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko martxoaren 4a
19:16
Entzun

Aste Santuan ez dira malgutuko neurri murriztaile nagusiak. Hala adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta Espainiako Estatuaren menpe dauden administrazioek (Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua barne), autonomia arteko Osasun Publikoko Batzordean. Erkidegoen perimetroa itxita egonen da egun horietan, eta etxeratze aginduari eutsiko zaio 22:00etatik 06:00etara.

Mahai gainean zegoen beste neurri bat ere: ikasturtean beste erkidego edo herrialde batean bizi diren unibertsitate ikasleak ohiko bizitokira itzultzeko debekua. Azkenean, baina, gai horretan ez dira ados jarri, eta bertan behera utzi dute. Hala ere, adostutako agirian gomendio gisara azaltzen da «ezinbestekoa ez den bidaia oro saihestea».

Osasun Ministerioak autonomia erkidegoetako gobernuei eskatu die «alerta ez arintzeko», azken asteotako adierazleak eta COVID-19aren transmisioaren bilakaera «positiboak» izan arren. Ekitaldi jendetsuak ere debekatuko dituzte egun horietan.

Hortaz, joan-etorriak mugatuta egonen dira datozen asteetan, propio baimenduta dauden salbuespenenetan izan ezik, hala nola «ohiko bizilekura edo familiaren etxera itzultzea», adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzea edota lanera joan behar izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.