Ekuatore Ginea

Hainbat leherketak gutxienez 17 hildako eta 420 zauritu eragin dituzte Ekuatore Ginean

Batan gertatu da ezbeharra, biztanle gehien dituen Ekuatore Gineako hirian. Herrialdeko hedabideen arabera, kuartel militar batean «bolbora ontzi bilakatutako edukiontzi bat gehiegi berotu da, inguruan belarrak erretzen ari zirela eta».

Leherketa gertatu den lekua, Batan (Ekuatore Ginea). BERRIA
2021eko martxoaren 7a
21:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Bost leherketak gutxienez 17 hildako eta 420 zauritu eragin dituzte gaur, Batan, biztanle gehien dituen Ekuatore Gineako hirian. Afrikako herrialde horretako Osasun Ministerioak eman du datuen berri. Zaurituak zenbatzerakoan, ordea, ospitaleratuak bakarrik jakinarazi dituzte, eta litekeena da orotara gehiago izatea. Herritarrei odola emateko eskatu diete.

Lehen leherketa hango 13:00ak aldera gertatu da. Iturri ofizialek baieztatu ez duten arren, litekeena da leherketa Nkoantoma kuartel militarrean jazo izana. Ekuatore Gineako hedabideen arabera, «bolbora ontzi bilakatutako edukiontzi bat gehiegi berotu da, inguruan belarrak erretzen ari zirela eta».

Zabaldu diren irudiek erakusten moduan, kalteak handiak dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.