Urtebete bete zen atzo OME Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19a pandemia gisa deklaratu zuenetik. Urtebete igaro da, eta Eibarren azken urtea nola igaro duten kontatzeko dokumental bat egin du Etakitto Eibarko agerkariak: Eibartarrak pandemiaren aurrean.
Eibarko bortz herritar dira dokumentalaren protagonistak: Oier Araolaza antropologo eta dantzaria, Naiara Samper Eibarren koronabirusa izan zuen lehen herritarra, Anneke Urain 13 urteko gazte eibartarra, Aitor Arrieta Gurutze Gorriko boluntarioa eta Ane Escolar adinekoen egoitza bateko langilea.
Bortz protagonistek koronabirusak iazko martxotik aurtengo urtera izandako bizipenak kontatu dituzte, baita horrek eguneroko bizitzan izandako eragin eta ondorioak ere.