Albistea entzun

Euskara

Euskaltzaindiak Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du, hiztegi teknikoa aberasteko asmoz

1.609 sarrera jaso dituzte euskaraz, hiru erdaratako itzulpenekin: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hamahiru adituk osatutako talde batek landu ditu hitzak. Batzuei informazio osagarria eta adibideak gehitu dizkiete.

Australiako Koral Hesi Handia, munduko koralezko uharririk handiena, artxiboko argazki batean.
Australiako Koral Hesi Handia, munduko koralezko uharririk handiena, artxiboko argazki batean. Andreas Dietzel / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2021eko martxoak 16 10:12

Euskaltzaindiak zientziaren gaineko hiztegi teknikoak osatu ditu zenbait arlotan, hezkuntzarako eta dibulgaziorako baliagarria den lexikoa bilduz. ZTHB Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa abiarazi zuen horretarako, eta matematikako, fisikako, astronomiako eta kimikako oinarrizko lexiko teknikoak egin dituzte haren bidez. Orain arteko dokumenturik mardulena aurkeztu dute: Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa. Interneten jarri dute, PDF batean.

Dokumentuak bi zati ditu: lehenengoan, euskarazko hitzen 1.609 sarrera bildu dituzte, ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko ordainekin eta informazio osagarriarekin. Hitz bakoitzak arloaren marka du: Geogr., Geol., Meteorol., Miner., Ozean. eta Paleont. Atal horren ondoren, ingeles-euskara, gaztelania-euskara, frantses-euskara zerrendak sartu dituzte.

Zerrenda horiek osatzeko, Euskaltzaindiaren Hiztegian onartu diren arloko hitzak bildu dituzte, baita hiztegian ez dauden eta lantaldearen ustez hara biltzea merezi luketenak ere. Hauek osatu dute aditu taldea: Luis Miguel Agirrezabala (EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologia saila), Garbiñe Alkiza (Elhuyar Fundazioa, Hizkuntza eta Teknologia), Iñaki Antiguedad (EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geodinamika saila), Estibaliz Apellaniz (EHU, Estratigrafia eta Paleontologia saila), Arturo Apraiz (EHU, Geodinamika saila), Arantza Aranburu (EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Mineralogia eta Petrologia saila), Arantxa Bodego (EHU, Estratigrafia eta Paleontologia saila), Gotzone Imaz (Gernikako BHI), Eguzkiñe Iturrioz (Tecnalia, Meteorologia), Amaia Lopetegi (Azkoitiko BHI), Jon Saenz (EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Aplikatua II saila), Onintze Salazar (ETB, Meteorologia) eta Maria Cruz Zuluaga (EHU, Mineralogia eta Petrologia saila).

Lehenengo, arlo bakoitzeko materiala bildu eta landu dute. Gero, arloko aditu taldeak hautagaien multzo horretatik kontzeptuak eta horiek adierazteko hitzak aukeratu dituzte. ZTHB lantaldeak adituek hautatutako kontzeptuak adierazteko hitzak areago aztertu dituzte gero, eta proposamena aurkeztu diote Euskaltzaindiari.

Hementxe dokumentuko adibide batzuk:

antizikloi iz. (Meteorol.) Azoreetako antizikloia.
sin. goi-presio; presio altuko gune
en: anticyclone; area of high pressure; high
es: alta; anticiclón; zona de alta presión
fr: aire de haute pression; anticyclone; hautes pressions

apurketa iz. (Miner.) 'Mineral batekapurtzeko duen joera bereizgarria' Apurketa-azala. Apurketa irregularra.
en: fracture
es: fractura
fr: fracture

basamortutze (Geol.) (zenbait adituk desertizazio [prozesu naturala] eta desertifikazio [gizakiak eragindakoa] bereizten dituzte)
sin. desertifikazio; desertizazio
en: desertification; desertization
es: desertificación; desertización
fr: désertification; désertisation

behe-presio iz. (Meteorol.) Atlantikoko goi-presioen eta kontinenteko behe-presioen ondorioz, aire polarreko masa iritsiko da. Behe-presioko zona.
sin. depresio; presio baxuko gune; zikloi
en: cyclone; depression; low; low pressurearea
es: baja; ciclón; depresión; zona de bajapresión
fr: cyclone; dépression; dépressionbarométrique; zone de basse pression

berotze global iz. (Meteorol.) Berotze globalari aurre egiteko neurriak.
sin. Lurraren berotze
en: global warming
es: calentamiento de la Tierra; calentamiento global
fr: réchauffement de l’atmosphère; réchauffement global

itsaskirri iz. (Meteorol.) '0,1 eta 0,5 metro bitarteko olatuak dituen itsasoaren egoera (Douglas eskala)'
en: smooth sea
es: marejadilla
fr: mer belle

itsaso bare iz. (Meteorol.) '0 metroko olatuak dituen itsasoaren egoera (Douglaseskala)'
en: calm sea
es: mar llana
fr: mer calme

itsaso handi iz. (Meteorol.) '6 eta 9 metro bitarteko olatuak dituen itsasoaren egoera (Douglas eskala)'
en: high sea
es: mar arbolada
fr: mer grosse

itsaso kizkur iz. (Meteorol.) '0,1 metro baino olatu txikiagoak dituen itsasoaren egoera (Douglas eskala)'
en: rippled sea
es: mar rizada
fr: mer ridée

itsaso zakar iz. (Meteorol.) '2,5 eta 4 metro bitarteko olatuak dituen itsasoaren egoera (Douglas eskala)'
en: rough sea
es: mar gruesa
fr: mer forte; mer houleuse

sentsazio termiko (Meteorol.)
sin. itxurazko tenperatura
en: apparent temperature; felt airtemperature
es: sensación térmica; temperatura aparente
fr: température perçue

tximista (Meteorol.)
sin. oinaztarri; oinaztu; oinaztura
en: lightning; thunderbolt
es: rayofr: foudre

uraren ziklo (Geol.)
sin. ziklo hidrologiko
en: hydrologic cycle; hydrological cycle; water cycle
es: ciclo del agua; ciclo hidrológico
fr: cycle de l’eau; cycle hydrologique

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maria Txibite: «Pandemia amaitu? Esan dezakeguna da transmisioa apaldu dela, eta apaltzen segitu behar dugula»

Ion Orzaiz

Nafarroako Osasun Departamentuko iturriek BERRIAri azaldu diote izurriari neurria hartzeko parametroak «positiboak» direla, «eta horrek neurrien arintze bat ekarriko duela, ezusterik ezean»

Adingabeen Sansoheta zentroa, Gasteizo kanpoaldean. ©Juanan Ruiz / FOKU

Hamar pertsona auzipetu dituzte Arabako Aldundiaren zaintzapeko nerabeen ustezko prostituzioaren aferan

Edu Lartzanguren

Besteak beste, ustelkeria, sexu abusua eta adin gabekoeipornografia erakustea leporatzen diete akusatuei, Gasteizko Sansoheta zentroan bizi ziren 14 eta 17 urte bitarteko neska eta mutil batzuek 2016an eginiko salaketaren harira.

Eguzki panelak, artxiboko argazki batean. ©Mariam A. Montesinos/EFE

Nafarroako Gobernuak iragarri du Nafarroako ubidea eguzki panelekin estaliko duela

Berria

Uste dute azpiegiturari esker %30 jaitsiko dela lurruntzearen ondorioz galtzen den ura, eta energia sortuko duela aldi berean

Matematika klasea Estitxu Robles kolegioan. ©Patxi Beltzaiz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.