Azken orduko arazorik ezean, Dominique Perben Frantziako Justizia ministroak eta Jose Maria Michavila Espainiakoak estatu bateko zein besteko poliziei albokoan jarduteko aukera emango dien hitzarmena sinatuko dute. Hitzartzear den akordioan esaten denez, alboko lurraldean jarduteko bertako agintari judizialek agindutako eta estatu horretako legedia errespetatuz aritu beharko dute. Europako bi estatuk tankera horretako akordio bat hitzartuko duten lehen aldia izango dela azpimarratu du Perbenek gaur goizean, eta helburua "terrorismoaren eta krimen antolatuaren aurkako borroka" indartzea dela.
Acebes: "Ibarretxeren Plana terrorismoaren aurkako borrokaren kalterako da"
Nolanahi ere, ez da hori "terrorismoaren" aurka bultzatuko duten neurri bakarra. Nicolas SarkozyFrantziako Barne ministroak eta Angel Acebes Espainiakoak ETA izango dute hizpide nagusi. Ildo horretatik,Acebesej iragarri du Ibarretxeren Plana "terrorismoaren aurkako borrokaren kalterako" dela azalduko diola Sarkozyri.
Europako Konstituzioa ere mintzagai izango dute estatu bietako agintariek.
Frantzia eta Espainiaren arteko goi bilera Carcassonnen