AstraZenecaren txertoa 18 eta 65 urte bitartekoei emango diete Hegoaldean

AEBetan, Txilen eta Perun 32.449 boluntariorekin eginiko ikerketa baten arabera, %79ko babes maila ematen du txertoak.

Oxford-AstraZenecaren txertoa, artxiboko irudi batean. MADE NAGI / EFE
Ion Orzaiz.
2021eko martxoaren 22a
13:02
Entzun

Espainiako Osasuneko Lurralde Arteko Kontseiluak berretsi egin du Espainiako Osasun Publikoko Batzordearen erabakia, eta AstraZenecaren txertoa adin tarte gehiagotara zabalduko dute: aurrerantzean, 18 eta 65 urte bitartekoei emango diete. Hartara, Oxford-AstraZenecaren sendagaia emanen zaie 65 urte bitartekoei, eta Pfizer eta Moderna enpresenak erreserbatuko dituzte, berriz, adin horretatik gorakoentzat eta bestelako patologiak dituzten gaixoentzat.

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste, arratsaldeko bileran. Zenbait erkidegok eskatu dute adin muga oro ken dezatela, AstraZenecaren txertoa edonori jarri ahal izateko.

Nazioarteko ikerketa

Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak sortutako txertoak %79ko eraginkortasun maila du COVID-19aren sintomak prebenitzeko, eta ospitalizazioa eragiten duten sintomarik larrienei aurre egiteko, berriz, %100eko babesa ematen du. Erresuma Batuko farmazia konpainia ondorio horretara iritsi da, AEBetan, Txilen eta Perun ikerketa bat egin ostean.

Zehazki, adin tarte guztietako 32.449 boluntariok parte hartu dute ikerketaren hirugarren fasean, eta horietatik 141 kasutan azaleratu ziren COVID-19aren sintoma arinak, eta inork ez zuen ondorio larririk pairatu. 65 urtetik gorakoen kasuan, gainera, txertoak %80ko babes maila eskaintzen du, AstraZenecak nabarmendu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.