Espainiako Kopako finala

Ereserki egokitua eta herrietako banderak

Sonakay taldeak flamenko doinuetara egokitu du Realaren ereserkia, eta klubeko ordezkaritza bat herriz herri dabil udalerri bakoitzeko bandera jasotzen.

ainara arratibel gascon
2021eko martxoaren 25a
14:26
Entzun

Realaren zaleen artean ere ari da pixkanaka giroa eta ilusioa sortzen Espainiako Kopako finalari begira. Kluba ere ari da hori sustatzen. Hala, ordezkaritza bat herriz herri ari da, bertako banderak jasotzen. Guztiak apirilaren 3an Sevillan egotea nahi dute. Txapeldun izan zenean Realeko jokalariek herriz herri egindako bisitak dakartza gogora. Hala, udalekin batera, Gurekin egitasmoarekin bat egin dute.

Bestalde, finala Sevillan jokatuko denez, klubak keinu bat egin nahi izan dio Andaluziako kulturari, eta Sonakay taldeak flamenko doinuetara egokitu du Realaren ereserkia. Anoetan jo zuen, eta azken egunetan bolo-bolo dabil une hori jaso zuen bideoa. Horrekin batera, hainbat aurpegi ezagunen babes bideoak jaso dituzte jokalari txuri-urdinek sare sozialetan: Julen Aginagalde eskubaloi jokalariarena, Maialen Chourraut piraguistarena, Haimar Zubeldia txirrindulari ohiarena, Iñaki Gabilondo kazetariarena... Horietako batzuk txapelketa handiak irabazitakoak dira, eta animoak eman nahi izan dizkiete.

Gainera, balkoietan ere gero eta gehiago ikusten dira bandera txuri-urdinak.

[youtube]https://youtu.be/UEkqxn3lzhA[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.