Albistea entzun

Lurraldetasuna

Mugako hiru pasabide irekiko ditu Eric Spitz prefetak

Segurtatu du Sarako bideko, Lizuniagako eta Lizarrietako pasabideak irekiko dituela larunbatetik goiti.

Nafarroa eta Lapurdi arteko muga itxita, Lizarrietan.
Nafarroa eta Lapurdi arteko muga itxita, Lizarrietan. Jagoa Manterola Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz -

2021eko martxoak 26

Frantziako Gobernuak, «terrorismoaren kontra» egitea aitzakia hartuta, Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugako zortzi pasabide hetsi zituen urtarrilean. Herritarrek protesta andana egin zituzten pasabide horietan, eta lekuko hautetsiek ere egoera salatu zuten. Euskal Hirigune Elkargoko Jean Rene Etxegarai lehendakariak gutun bat helarazi zion Eric Spitz prefetari iragan astean, mugak irekitzeko. Bada, hetsiak diren zortzi pasabideetatik hiru irekiko ditu prefetak, larunbat honetatik goiti: Sarako (Lapurdi) bidekoa, eta Lizuniagako eta Lizarrietako lepoetakoak. Sarako herrian daude bi pasabide horiek ere, Nafarroarekin mugan. Sud Ouest egunkariari baieztatu dio informazioa prefetak, arratsaldean.

Izan ere, martxoaren 10ean Atlantikoko Europa Hegoaldeko Erregioen Konferentzian parte hartu zuten Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, eta, bertan, Sergio Perez Garcia Nafarroako Kanpo Ekintzetarako zuzendari nagusiak mugen itxiera malgutzeko galdegin zion Eric Spitz prefetari. Perezen esanetan, mugako zortzi pasabide itxi izanak «eragozpen ugari» eragin dizkie inguruko biztanleei: «Lan edo familia arrazoiengatik lurralde batetik bestera ibili behar dutenen mugimendua oztopatzen du, eta martxan diren lankidetza proiektuen garapena zaildu». Hori dela eta, «salbuespenak» ezartzeko eskatu zion gobernuko ordezkariak prefetari.

Beste pasabideek, ordea, itxirik segituko dute, oraingoz. Zehazki, honako bide hauek: Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen itsasoko joan-jinkaria, Hendaiako merkantzia zubia, Izpegiko lepoa, Aldudeko ibarra eta Iturzaetako lepoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Muxikan (Bizkaia), Undabaso eremuanlandatzen ari diren sailetako batzuk. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Zerbait gertatzen ari da Undabason

Igor Susaeta

Tokiko ekosistemak eta bioaniztasuna leheneratzeko asmoarekin, Lurgaia fundazioak helburu du Urdaibaiko biosfera erreserbako harizti mistorik handiena sortzea. Dozena bat urteko lanaren ondoren, jada 163 hektarea kudeatzen ditu Muxikan, 'Undabaso' deitu dioten gunean. Hasiak dira eremu horretan prozesu ekologiko batzuk antzematen.
Itsasondo. ©Ariane Vierbücher

Lurra, interes publikoaren mesedetan

I. Susaeta

Itsasondoko Udala duela dozena bat urte hasi zen lursailak erosten. Alkatearen esanetan, «herritarrek erabiltzeko moduko mendiak» nahi dituzte. Etorkizunean lurrak izango duen garrantziaz ohartarazi du.
Guardia Zibila, kanpaldia egiten ari zirenengana gerturatzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kanpaldia egiten segitu nahi dute Aroztegiko proiektua gelditu arte

Irati Urdalleta Lete

Guardia Zibila hiru aldiz agertu da. Lekarozen elkarretaratzea egin dute, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko
Anbulantziak, Donostia ospitaleko larrialdietarako sarreran. ©GORKA RUBIO / FOKU

Ospitaleetako presioak ez du etenik, positiboen hazkundea apaldu arren

Ion Orzaiz

116 pertsona erietxeratu dituzte COVID-19ak jota, eta 182 gaixo larri daude ZIUetan. 985 kasu atzeman dituzte, eta positibo tasa %7,9 da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna