Enpresak

Zamakonak hiru itsasontzi egiteko kontratua lortu du

Iaz bederatzi kontratu sinatu zituzten Euskal Herriko hiru ontziola nagusiek, eta datozen bi-hiru urteetarako lan karga dute.

Santurtziko ontziolan egindako atunontzi bat. ZAMAKONA
jokin sagarzazu
2021eko martxoaren 26a
14:39
Entzun

Zamakona ontziolak itsaso zabalean salbamenduak egiteko barku bat eta bi atun hozkailuontzi egingo ditu, 130 milioi euroren truke. Hiru eskariak atzerritik jaso ditu. Ontzi berriek datozen bi urte eta erdirako lan karga emango diote ontziolari. Vigoko (Galizia) ontziolekin lehiatu da hiru kontratu horiengatik.

Hiru eskaera berri horiekin, Zamakonak hamar itsasontziko lan zorroa du. Besteak beste, laster itsasoratuko du Royal Arctic Line enpresa groenlandiarrarentzat egin duen hozkailuontzia. Horrez gain, Gitte Henning AS talde daniarrarentzat arrasteontzi pelagiko bat egiten ari da, eta Norvegiako Intership AS konpainiarentzat, arrain bizia garraiatzeko beste bi barku.

Zamakonak Santurtzin (Bizkaia) du ontziola nagusia. 2006an, Pasaian (Gipuzkoa) Luzuriagak zuena erosi zuen. Eta Las Palmasen (Espainia) ere badu ontziola bat. 1.000 langile inguru ditu.

Iaz azken urteetako urterik onenetariko bat izan zuten Euskal Herriko hiru ontziola nagusiek (Zamakonak, Muruetak eta Balenciagak): bederatzi kontratu sinatu zituzten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.