Albistea entzun

Merkataritza

Askatu dute Suezko kanala astebetez trabatu duen ontzia

Goizaldean lortu dute itsasontzia flotatzen jartzea berriz. Oraindik ez dakite noiz libratuko duten bidea. Ever Given-en atzetik, beste 367 ontzi daude zain.

'Ever Given' ontzia berriz flotatzen, gaur, goizaldean.
'Ever Given' ontzia berriz flotatzen, gaur, goizaldean. SUEZ CANAL AUTHORITY / HANDOUT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko martxoak 29

Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jarri dute goizaldean, sei egunez Suezko kanalean hondoa jota egon eta gero. Suezko kanala merkataritzarako munduko garrantzitsuenetako bat da: handik igarotzen dira munduko merkataritzaren %10 eta edukiontzien %25. 400 metroko itsasontzia zeharka gelditu zen kanalean, eta nabigazioa erabat oztopatzen du. Ontzia erabat askatu dute 15:00etarako, eta kanalean aurrera egiten hasi da.

Egiptoko atoiontzietako langileek ontzietako sirenak jo dituzte, eta «Ala handia da» oihukatu dute, ontzia berriz flotatzen jarri izanaren poza adierazteko.

Leth Agencies enpresak adierazi du ontziaren popa 04:30 aldera askatu dutela. Maniobra ugari egin behar izan dituzte: hamar atoiontzi eta hainbat draga erabili dituzte, marea aldeko zutela aprobetxatuta.

Suezko kanaleko ontzi enpresa nagusiak atzo esan zuen bidea askatzen dutenean hiru eta sei egun bitartean beharko dituztela ilarak libratzeko. Asia eta Europa arteko itsasbiderik laburrena da, eta 367 kargaontzi daude geldi Ever Given-en atzetik.

Ever Given ontziaren kokapena gaur, 09:50 aldera, ontzien jarraipena egiteko zerbitzu baten arabera. Marine Traffic

Animazio honetan ikus daiteke ontzia askatzeko lanen prozesua.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Koordinazio batzordearen bileraren hasiera, atzo, Iruñean, Nafarroako Jauregian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Madrilek eta Iruñeak 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute 2020rako

Joxerra Senar

Metodologia zehaztuta, Nafarroak lehen bi urteetan gehiago pagatu zuenez, estatuak 138 milioi euro itzuliko dizkio. Aurtengo ekarpenari dagokionez, doikuntzak eginda «aldekoa» izatea espero dute
Sindikatuen banderak, atzo Bilbon eginiko manifestazioan. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Akordiorik eza FVEMeko zuzendarien errua dela salatu dute sindikatuek

Imanol Magro Eizmendi

CCOOk, LABek eta UGTk bilera eskatu diote Bizkaiko patronalari hilaren 12ko asterako. ELAk greba mugagabearen aukera aipatu du
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria Maria Jesus Montero Ogasun ministroari begira. ©Iñigo Uriz / Foku

Estatuak 138 milioi itzuliko dizkio Nafarroari abenduan

Joxerra Senar

Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordean Madrilek eta Iruñeak 2020rako 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute, eta aurreko bi urteetako likidazioa Nafarroaren aldekoa da; aurtengoa ere «aldekoa» izatea espero da

Petroliontzi bat Gazpromen egoitza inguruan, San Petersburgon. ©ANATOLi MALTSEV / EFE

Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak

Iker Aranburu

Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...