PCR proba negatiboa behar da Iparraldetik Hegoaldera pasatzeko
Gaur sartu da indarrean neurria. Iragan urtarriletik, beharrezkoa da PCR proba negatiboa Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira sartzeko.

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zeharkatzeko PCR proba negatiboa beharrezkoa da, bi norabideetan. 72 ordu baino gutxiagokoa izan behar du emaitzak. Iragan urtarriletik, Ipar Euskal Herrira sartzeko beharrezkoa da PCR proba negatiboa izatea. Espainiako Gobernuak iragan larunbatean iragarri zuen Espainiako Estatura ere sartzeko beharrezkoa izango dela, gaurtik aitzina.
Halere, zenbait salbuespen izango ditu neurriak, orain arte Ipar Euskal Herrira sartzeko bezala. Mugazgaindiko langileek, garraiolariek eta mugatik 30 kilometroko tartean bizi diren herritarrek ez dute PCR proba negatiborik aurkeztu beharko muga zeharkatu ahal izateko. Ipar Euskal Herrira sartzeko, 11 urtez gorako herritarrek egin behar dute PCR proba; Hego Euskal Herrira sartzeko, berriz, 6 urtez gorakoek.
Frantziako eta Espainiako Gobernuek zehaztu dute antigeno probek ez dutela balio mugak zeharkatzeko.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.