Albistea entzun

Itzuliko hemeroteka. Duela 28 urte

Hamarkadako lehen euskal garaipena

 
Etxaberen garaipena 'Euskaldunon Egunkaria'-n (1993-IV-7).
Etxaberen garaipena 'Euskaldunon Egunkaria'-n (1993-IV-7). BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Rodriguez -

2021eko apirilak 6 09:26

Euskal Herriko 33. Itzuliak bigarren etapa bete zuen gaur 28 urte, Errenteria (Gipuzkoa) eta Ibardin (Bera, Nafarroa) artean. Lasterketa hamabortzgarren urtez jarraian ailegatu zen Nafarroaren eta Lapurdiren artean dagoen mendatera, eta euskal ziklista batek irabazi zuen: Fede Etxabek. 1990eko hamarkadan euskal ziklistek irabazi zuten lehenbiziko etapa izan zen.

Etxabe errege Ibardinen izan zen Euskaldunon Egunkaria-k etaparen kronikari eman zion titulua biharamuneko alean. Egunkaria-k kontatu zuen hirugarren Itzulia izan zen 1993koa. «Askotan saiatu naiz, eta bazen garaia suertea izateko», adierazi zuen Kortezubikoak helmugan. Jaizkibelen beheiti ihes egin zuen Alberto Elli italiarrarekin batera, eta, Aritxulegin goiti, Ellik ezin izan zion Etxaberen erritmoari eutsi. Helmuga urruti zegoen oraindik, baina bizkaitarra sailkapen nagusirako lehian ari zirenekiko abantaila handiz ailegatu zen Ibardinera: bi minutu eta hiru segundo atera zizkion bigarrenari, Tony Rominger taldekideari.

Rominger suitzarra, aitzineko urteko Itzuliko irabazlea, lider zen sailkapen nagusian, bezperako etapa irabazi zuelako. Faboritoen artean azkarrena izan zen bigarrenean ere, eta, sailkapen nagusian alde erabakigarririk lortu ez bazuen ere, argi utzi zuen Itzulia bigarrenez irabazteko aukera handiak zituela. Garai hartako txirrindularirik onena, Frantziako azken bi Tourren eta Italiako azken Giroaren irabazlea, Miguel Indurain, ia bortz minutura ailegatu zen helmugara. Giroa prestatzen ari zen, eta argi gelditu zen ez zuela Itzulian lehiatzeko asmo berezirik.

Romingerren eta Etxaberen garaipenekin, Clas-Cajastur taldeak bitik bi irabaziak zituen ekitaldi hartan, eta Egunkaria-k lasterketa kontatzeko lekuko ezin hobea zuen, Juan Fernandez zuzendariaren zutabea: «Atzo Rominger eta gaur Etxabe. Gauza handia da bi etapa irabaztea, baina argi esan behar dut gure helburua Itzulia irabaztea dela, eta horretan saiatuko gara».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lysa Tchaptchet, jaurtitzeko prest, Vipers Kristiansandekin jokatutako partida batean. ©VIPERS KRISTIANSAND

Ziztu bizian, gailurrean

Julen Etxeberria

Lysa Tchaptchetek sekulako jauzia egin du denbora gutxian. Herriko taldean ari zen duela hiru urte eskas, Atarrabiako Beti-Onak taldean, eta, gaur egun, munduko klubik onenetako batean ari da, Norvegiako Vipers Kristiansanden. «Ametsetan» dagoela dio.

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

«Koparako ez sailkatzea porrota litzateke»

Aitor Manterola Garate

Baskoniak etzi jakingo du Kopan arituko ote den, beste emaitza batzuen arabera. Gaur, Panathinaikosen pistan jokatuko du, Euroligan. Kapitainak taldea «elkartuago» aritzea nahi du.
Lur Errekondo, atzo, Aritzbatalde Zarauzko kiroldegiko harri tokian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Harria du helduleku

Jon Ander De la Hoz

Pista utzi eta plazara jo du Lur Errekondok. Harri jasotzen hasi da usurbildarra, eta joan den igandean estreinako aldiz aritu zen Egur Sporten txapelketan: «Plazarako gogoa nuen».

Nico Williams Superkopan sartutako gola ospatzen. ©JULIO MIUÑOZ / EFE

Iñakiren anaia baino gehiago

Haritz Gallastegi

Nico Williamsek denbora gutxi behar izan du gorengo mailan nabarmentzeko. Erasoko hegaleko bati eskatzen zaion guztia dauka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.