Albistea entzun

Oiartzabal, are ikurrago

Reala da Espainiako Kopako txapeldun berria, eta taldeko izarrak, Oiartzabalek egin du gola. Are ikurrago bihurtu da zale txuri-urdinentzat.

Oiartzabal, are ikurrago
Oiartzabal, are ikurrago Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2021eko apirilak 3

Reala da Espainiako Kopako txapeldun berria, Athletici 0-1 irabazi ostean. Partida orekatua izan da, espero zen bezala, eta penalti batek erabaki du. Golegilea: Oiartzabal. Golak talde txuri-urdinaren are ikurrago egin du jokalari eibartarra.

1. Iñigo Martinezen penaltia: Oiartzabalek eman dio titulua Realari, Iñigo Martinezen penalti baten ostean. Eztabaidak ezin zuen falta final batean, are gehiago derbi bat izanda. Epaileak denbora dezente behar izan du penaltia adierazteko, VARera ere joan da ikustera. Azkenean 11 metroak. Baina txartel gorria kendu, eta horia atera dio. Aurretik ere beste jokaldi eztabaidagarri izan da.

2. Oiartzabal are ikurrago. Realaren filosofiaren eredu eta ispilu da gaur egun Oiartzabal, eta gaurko finaleko golegile izateak are izarrago egin du. Penaltiz izan da. Arantza ere kendu du, erreskadan hamabost penalti sartu eta gero, hiru zituelako huts eginda azken lehietan. Baina erabakigarria barrura sartu du.

3. Bigarren zatian Reala nagusi: Lehen zati parekatu baten ostean, Reala nagusi izan da bigarren zatian. Athleticek apenas sortu du arriskurik Remiroren arean, bultzaka aritu da, eta baloi luzeen bidez saiatu den arren, ez du ohiko jokoa egin. Oraingoan ez da mirarik izan zuri-gorrientzat. Partida txikia jokatu du.

4. Lehenbizi, aurkariaren ahalmenak indargabetu: Espero zen bezala ez da joko ikusgarririk izan finalean. Bi taldeak gehiago ahalegindu dira aurkariaren indarguneei aurre egiten, beraien ahalmenak baliatzen bainoago.

5. Hemendik bi astera beste final bat: Athleticek gaurko tristura poz bihurtzeko aukera izango du, beste final bat jokatuko baitu Bartzelonaren kontra. Hamabost egun barru izango da. Horretarako funtsezkoa izango da taldea animikoki berreskuratzea. Hori izango du lehen lana Marcelino Garciak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

Mokoka amaitu dute bidea

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Iñigo Martinezek Athletic uztea erabaki du. Klubak dio jokalariak uko egin diola kontratua luzatzeko eskaintzari, baina haren komunikazio agentziak ukatu egin du eskaintza
Braulio Vazquez prentsa aretoan ©@Osasuna

Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain»

Beñat Mujika Telleria

Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta.

 ©Andoni Canellada / Fotu

Erreka eta Buruzgain finalerdietara

Jon Eskudero

Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.