Albistea entzun

Imanol: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!»

Realeko entrenatzailea «entrenatzaile modutik zaletu modura» igaro da finalaren osteko prentsaurrekoan. Jokalariek hotelean ospatu dute titulua. Gaur ez da harrerarik izango, ez aireportuan ezta Zubietan ere.

Imanol Alguacil, bart, Cartuja estadioko prentsa aretoan.
Imanol Alguacil, bart, Cartuja estadioko prentsa aretoan. Reala Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko apirilak 4

«Uzten badidazue, entrenatzaile modutik zaletu modura igaroko naiz. Hau Gipuzkoa osoarentzako doa, Reala sentitzen duten guztientzako». Hala esan zuen Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak bart, kamixeta eta bufanda jantzi eta Cartuja estadioko prentsa aretoan abesten hasi aurretik: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!».

Espainiako Kopa irabazi zuen atzo Realak, baina pandemiak ez ohiko moduan ospatzera behartu ditu bai taldeko kideak, baita zaletuak ere. Imanolena da ospatzeko modu horietako bat. Jokalariek, berriz, euren artean ospatu zuten titulua, zelaian lehenik eta hotelean gero.

Azken hilabeteetan ospetsu egin da Asier Villalibre Athleticeko aurrelaria taldearen ospakizunetan tronpeta jotzeagatik. Reala, ordea, ez da gutxiago, eta atzo tronpeta jotzen badakiela erakutsi zuen taldeko kapitainak, Asier Illarramendik.

Hainbeste ospakizunen artean, ordea, badago emoziorako tartea ere. Neurketaren ostean, malkoak begietan zituela hitz egin zuen Mikel Oiartzabal atzoko golegileak: «Jende asko hemen egon izana gustatuko zitzaidan. Ez dira une errazak izan gutako askorentzat, modurik okerrenean doazen senideak eta lagunak ditugu. Hau nire senide eta lagunentzako da, baita Reala sentitzen duten guztientzat ere». 

Athleticek, berriz, irudi eder bat argitaratu du bere sare sozialetan. Han, besarkatuta ageri dira Iker Muniain eta Asier Illarramendi bi taldeetako kapitainak. Hori izan da bizkaitarrek gipuzkoarrak zoriontzeko izan duten modua. Hortaz gain, gogoratu dute apirilaren 17an beste aukera bat izango dutela, aurtengo Espainiako Kopako finalean.

Azken egunetan zeresana eman dute zaleek. Batetik, Athletic eta Reala Sevillara bidean zihoazenean egindako agur jendetsuagatik, eta, bestetik, atzo Bilbon izandako istiluengatik. Agintariek ez dute gaur halako irudiak errepikatzerik nahi. Horregatik, mugatuta egongo dira gaur Loiuko (Bizkaia) eta Hondarribiako (Gipuzkoa) aireportuetako sartu-irtenak, baita Lezama eta Zubietakoak ere. Ertzaintzak zaletuei eskatu die aipatutako leku horietara ez joateko. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

Mokoka amaitu dute bidea

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Iñigo Martinezek Athletic uztea erabaki du. Klubak dio jokalariak uko egin diola kontratua luzatzeko eskaintzari, baina haren komunikazio agentziak ukatu egin du eskaintza
Braulio Vazquez prentsa aretoan ©@Osasuna

Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain»

Beñat Mujika Telleria

Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta.

 ©Andoni Canellada / Fotu

Erreka eta Buruzgain finalerdietara

Jon Eskudero

Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.