Albistea entzun

Olinpiar Jokoak

Ipar Koreak ez du parte hartuko Tokioko Jokoetan

Kirolariak koronabirusaren aurka babesteko hartu dute erabakia, Piongiangek adierazi duenez.

Jokoak ez egiteko eskatzeko manifestazioa, martxoaren 25ean, Tokioko Ginza auzoko kaleetan.
Jokoak ez egiteko eskatzeko manifestazioa, martxoaren 25ean, Tokioko Ginza auzoko kaleetan. KIMIMASA MAYAMA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko apirilak 6 09:40

Ipar Koreako Kirol ministroak gaur zabaldu duenez, herrialdeak ez du parte hartuko Tokion udan egitekoak diren Olinpiar Jokoetan. Adierazi dutenez, atletak koronabirusetik babesteko hartu dute neurria.

Erabakia martxoaren 25ean hartu zutela adierazi du Piongiangek. Ipar Koreako Olinpiar Batzordeak «erabaki du ez parte hartzea 32. Olinpiar Jokoetan, atletak koronabirusaren krisi globaletik babesteko».

Ipar Koreak oso neurri zorrotzak hartu ditu izurriaren aurka: mugak itxi ditu, ez du turistarik onartzen, eta dozenaka pertsona berrogeialdian sartu ditu.

Hego Koreak deitoratu egin du Piongiangen erabakia, Olinpiar Jokoak bi estatuen arteko harremanak hobetzeko aukera gisa ikusten zituelako.

Ikusteke dago orain beste herrialderen batek Ipar Koreari jarraituko dion. Lan zaila eduki dute Tokioko Olinpiar Jokoen antolatzaileek. Iazko udan ziren egitekoak, baina iazko martxoan kirol ekitaldia atzeratzea erabaki zuten Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente Thomas Bachek, pandemiarengatik.

Aurten egitea erabaki dute azkenean, baina, iragarri dutenez, ez dute onartuko Japoniaz landako ikuslerik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

'Klik' egin dio buruak

Julen Etxeberria

Garoa Martinez bermeotarrak bost uste eskas daramatza halterofilia egiten, eta sekulako garapena izan du: Euskadiko eta Espainiako txapelduna da, eta hamalaugarren izan berri da Europako Txapelketan. Hain zuzen ere, handik bueltan erabaki du «aurrerapauso bat» eman nahi duela.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna