Hondartzetan maskara derrigorrez erabiltzea malgutu nahi du Madrilek

Maskaren auzia eztabaidagai izango dute gaur arratsaldean Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluan. Maskararen derrigorrezko erabilera arautzen duen legea zuzentzeko zirriborroa prestatu du Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak.

Jendea Zarauzko hondartzan (Gipuzkoa), maskara jantzita. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko apirilaren 7a
10:15
Entzun

Joan den astean BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratutako legeak hautsak harrotu ditu hainbat erkidegotan, eta gaur arratsaldean araua mahai gainean izango du berriro Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluak. Bilera horretara araua malgutzeko edo zuzentzeko proposamen bat eramango du Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun Ministroak. Zehazki, Dariasek proposatuko du hondartzetan eta igerilekuetan maskara erabiltzeko betebeharra soilik egotea paseoan ibiltzeko eta segurtasun tartea mantentzerik ez dagoenean. Osasun ministerioak landutako zirriborroaren arabera, maskara ez da beharrezkoa izango kirola egiteko edo egonean egoteko.

Izan ere, kalapita handia sortu du hainbat erkidegotan martxoaren 31n indarrean sartutako legeak. Arau horren arabera, toki ireki guztietan maskarak erabiltzeko betebeharra egongo da, eta hondartzetan eta igerilekuetan ere beharrezkoa izango da maskara janztea, uretara sartzeko salbu; gainerako denbora guztian, derrigorrezkoa izango da, egonean egonda ere. Mendian ere beharrezkoa izango da jantzita izatea. Legeak zehazten du egoera guztietan izango dela beharrezkoa maskara janztea, baita pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun tartea dagoenean ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.