Albistea entzun

Heriotza

Jasone Salaberria Fuldain euskara irakaslea zendu da

Seaskako irakaslea, hizkuntzalaria, IKER laborategiko ikertzailea, idazlea, eta euskararen aldeko ekintzailea izan da Salaberria, besteak beste. 68 urterekin hil da, erialdi luze baten ondotik.

Jasone Salaberria Fuldain
Jasone Salaberria Fuldain Gari Garaialde Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 8

Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia, 1952) zendu da, 68 urte zituela. Euskararen aldeko militantea izan da; Seaskan euskara irakasle izan zen urte anitzez. Hizkuntzalaria ere bazen: zubereraren eta nafarrera-lapurteraren ahoskera aztertu zituen, eta Euskal Ikasketetako doktore zen. Bi tesi aurkeztu zituen, biak Jean Baptiste Orpustanen zuzendaritzapean: 1991n Prosodia eta silabismoa xiberutar kantu tradizionalean aurkeztu zuen, eta Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa, 1998an. Euskara ikasteko hainbat liburu argitaratu zituen, baita material didaktikoa ere. Erialdi luze baten ondotik zendu da, gaur goizean.

Azken urteetan EKEk osatutako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak bilduma transkribatzen aritu zen. Besteak beste, Antoine Suhas arrangoiztarraren gutuna transkribatu zuen, Gerla Handiaren denboran Prusiako Komisio Fonografikoak egin grabaketetatik.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzaintzaren kontrol bat, Gasteizko irteeran. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Intzidentzia 400dik gorakoa da Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan

Ion Orzaiz - Uxue Rey Gorraiz Arantxa Iraola

Bilbo eta Gipuzkoa itxiko dituzte, eremu gorrian sartu ostean. Positibo tasa %8,9 da Hegoaldean. Ostalariek helegitea jarriko dute, baina, Urkulluren esanetan, oraindik ezin dira neurriak arindu
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Diru sarreren faltak oso egoera txarrean utzi du jendea»

Maria Ortega Zubiate

Izurriak zaildu eta moteldu egin du nazioarteko lankidetzan dabiltzan GGKEen lana, eta egoera bidegabe asko gordindu egin dira. Horien eragina apaltze aldera politika publikoak sustatu behar direla defendatu du Calvok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna