Albistea entzun

Enpresak

Finkatuz funtsa kudeatzeko sozietate publikoa sortzea baimendu du Jaurlaritzak

Euskal enpresa handietan epe luzerako partaidetzak erosteko da Finkatuz funtsa, haiek Euskal Herrian errotzeko helburuarekin. 160 milioi euroko kapital sozialarekin hasiko da, eta Jaurlaritzaren borondatea da 300 milioi euroraino handituz joatea. Krisian dauden enpresak baztertuko dira, eta «sektore estrategikoak» lehenetsi. Orain arte, soilik CAFen eta Kaikuren akzioak erosi ditu Finkatuz-ek.

Pedro Azpiazu eta Josu Erkoreka sailburuak, artxiboko irudian.
Pedro Azpiazu eta Josu Erkoreka sailburuak, artxiboko irudian. David Aguilar / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko apirilak 13

Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman nahi dio Finkatuz funtsari, zeinaren xedea den enpresa handien akzio edota zorrak erostea, haiek «hemen errotuta jarraituko dutela eta euskal produkzio ehun osoan trakzio izaera izango dutela bermatzeko». 2019ko uztailean sortu zen funtsa, eta soilik bi erosketa operazio egin ditu bitarte honetan: CAF tren egilearen akzioen %1,24 erosi zizkion Kutxabanki, eta Kaiku elikadura enpresaren %7,3 Ekarpen funtsari.

Besteak beste Euskaltelekin gertatutakoaren harira, badirudi Eusko Jaurlaritzak berriz heldu nahi diela enpresa estrategikoak errotzeko mugimenduei, eta horretarako Finkatuz erabili nahi duela. Adibidez, orain, ITP Aero salgai eta Aernnovak hura erosteko aukera mahai gainean dagoen honetan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak «arrazoizkotzat» jo zuen operazio horretan Finkatuz-ek ITP Aeroren partaidetza bat erostea, aeronautika enpresaren jarduera Euskal Herrian errotzen laguntzeko.

Irizpideak

Bultzada berri horren barruan, gaurko Gobernu Kontseiluan Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Euskal Finantzen Institutuari sozietate publiko bat eratzeko, Finkatze Kapitala Finkatuz izenekoa. Haren lana izango da Finkatuz funtsa kudeatzea, hasieran 160 milioi euroko kapital soziala duela. Asmoa da legealdian funtsa 300 milioi euroraino handitzea.

Erosketetarako irizpideak ere ezarri dira. Horrela, krisian dauden enpresak baztertu egingo dira. 100 milioi eurotik gorako fakturazioa eta gutxienez 50 langile dituzten enpresak hartuko dira aintzat partaidetzarako, betiere egoitza soziala «Euskadin» duten sozietate edo kooperatibak badira, eta ez badira talde bateko kide.

Sektore batzuk lehenetsiko dira, nahiz eta zerrenda ez den itxia, Jaurlaritzaren arabera: aeronautika, elikadura, automobilgintza, biozientziak, eduki digitalak, ekoindustriak, energia, makinak, produktu eta instalazio siderurgikoa, teknologia elektroniko eta informaziokoak, eta garraioak, mugikortasuna eta logistika.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskaltelen denda batean eginiko protesta bat ©Monika del Valle (Foku)

Banku publiko bat sortzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk egin dute eskaera, lurraldeko enpresak laguntzeko, baina gainerako taldeek aurka bozkatu dute, Jaurlaritzak horretarako tresnak badituela argudiatuta.

Bi behargin, siderurgia sektoreko lantegi batean ©Berria

Industriak motel hasi du urtea, baina hazkunde sintomak erakusten ditu

Jokin Sagarzazu

Otsailetik martxora arteko aldakuntza positiboa izan da industria sektore handi guztietan, kontsumo arruntaren hazkundearen ondorioz.

Josu Sanchez, Iñigo Urkullu eta Zenon Vazquez, atzo, Donostiako Kursaalean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Enpresa zonbiak orokortzeko arriskurik ez dago oraingoz, Elkargiren ustez

Xabier Martin

Elkarrekiko berme sozietateak ia 950 milioi euroko finantzaketa eman zien enpresei iaz. 9.000 enpresari eta 150.000 enpleguri eusteko laguntza da, «inoizko handiena»

Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehia komisarioa, atzo Bruselan eginiko agerraldian. ©YVES HERMAN / EFE

Europatik kanpoko enpresen esku hartzea mugatuko du Bruselak

Jokin Sagarzazu

Laguntza publikoak jasotzen dituzten konpainiek eginiko inbertsioak debekatu ahal izango ditu, lehia desitxuratzen dutela uste badu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna