Albistea entzun

erakusketa

Remigio Mendibururen 120 artelan bildu ditu Arte Ederren Museoak

Artista hondarribiarraren hiru hamarkadako ibilbidea islatu dute ‘Mendiburu. Materia eta memoria’ atzera begirakoan. Irailaren 5era bitarte bisitatu ahalko da

Mendibururen 'Txori libreentzako kaiola' eskultura, berriki zaharberritutakoa
Mendibururen 'Txori libreentzako kaiola' eskultura, berriki zaharberritutakoa Monika del Valle/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Igartua Aristondo -

2021eko apirilak 13

«Atzera begirakoa baino gehiago, barrura begirakoa da erakusketa hau». Remigio Mendibururen ibilbide artistiko osoa islatzeko xedea izan du Juan Pablo Huercanos Oteiza Museoko zuzendariordeak, komisariatu duen Mendiburu. Materia eta memoria erakusketan; hala ere, haren hitzak ez dira kontraesanezkoak. Izan ere, bada atzera begirako bat, bertan bildutako 120 bat artelanek artista hondarribiarraren 30 urteko ildo espresiboak laburbiltzen baitituzte –1960ko eta 1980ko hamarkaden artean garatu zuen bere karrera–; baina, horrez gain, bada artistak artearen eta, batik bat, eskulturaren inguruan izandako ideien isla ere. Bilboko Arte Ederren Museoan bisitatu ahal izango da, irailaren 5era bitarte.

Mendiburuk beti izan zuen «eskulturaren zentzuari buruzko ardura», Huercanosen hitzetan: «Eskultura pentsatzeko modu berriak garatu zituen, eta bere lanek haren esanahia zabaldu zuten: eskultura ez da soilik kontenplaziorako, esperientziaren emaitza baita». Komisarioak azaldu duenez, Henri Bergson filosofoaren denborari eta esperientziari buruzko teoriek eragina izan zuten Mendibururen praktikan, eta, horiei jarraituz, bi indar batu zituen bere adierazpen artistikoetan: batetik, materia, «mineralizatutako denbora» gisa ulertua; bestetik, denbora «kulturala, biografikoa». Alegia, erakusketaren izenburuak dioen bezala, materia eta memoria, eta, zehazki, «memoria bilakatzen den materia», komisarioaren arabera: «Ideia hori oinarrizkoa da Mendibururen obran».

Huercanosek adierazi du Mendibururi buruzko «berrikuspen nabarmena» antolatu dutela: «Hil ondoko lehen berrikuspen integrala da. Beharrezkoa zen, bai artista bere testuinguruan kokatzeko, eta baita gaur egunetik begiratzeko ere». Bere lanik ezagunenak ez ezik, obra «ez hain konbentzionalak» ere jasotzen ditu hautaketak, baina orobat materiaren eta memoriaren arteko loturak zeharkatuta daudenak; hala, lan eskultorikoaz gain, mihise edo paper gainean ondutako konposizioak ere bildu dituzte erakusketan.

Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendariak uste du Mendiburuk «bere garaiko obra originalenetako bat» erdietsi zuela. «Erakusketak eskultorearen figura berreskuratzen du bere garaiko panorama artistikoan errotutako sortzaile gisa. Lengoaia propioaren bilaketan konbentzionalismo eta formalismo artistikoak desafiatu zituen, espazio eskultorikoaren mugak eta haren materialtasuna hautsi arte».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Amaia Lasa, Getarian. ©JON URBE / FOKU

Itsasaldeko leihoan

Gorka Arrese

50 urte dira Amaia Lasa Alegriaren lehen poema liburua argitaratu zela. Gaur hasita, 'Kaioaren hegaldia' jardunaldiak egingo dituzte Getarian

Erakusketan bildu dituzten formatu handiko olioetako batzuk. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Itsasadarra, Ibarrolaren sotik

Amaia Igartua Aristondo

Bilboko itsasadarreko langileak agertzen ditu 'Ibarrola itsasadarrean, ura, burdina, sua eta airea' erakusketak. Bilboko Itsasmuseumen ikusi ahal izango da, 2022ko urtarrilera bitarte

Manex Fuchs, Maite Larburu eta Ximun Fuchs, <em>Amua</em> antzezlanean. ©AINHOA RESANO

Maitasun amuak harrapatuta

Ainize Madariaga

Axut konpainia 'Amua' obra antzezten hasiko da berriz ere. Maitasuna abiapuntu gisa hartuz, eredu tradizionalaz gogoeta bultzatzea dute xede. Emanaldiez gain, material pedagogikoa ere prest dute

Blanco Txibite eta Zabaleta, Arretxeren argazki bati helduta, gaur, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Ion Arretxeren 'Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala' nobela euskaratu dute

Andoni Imaz

Josu Zabaletak itzuli du liburua, eta Erein argitaletxeak kaleratu. Zabalzarekin batera atxilotu zutenean jasandako torturak kontatu zituen Arretxek, lehen pertsonan idatzita. Lekukotasunaren garrantziaz gain, lanaren balio literarioa ere goraipatu dute editoreek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.