Txertoa jartzeko ordua hartzeko SMS bidezko sistema hasiko du Osasunbideak ere

Ordua hartzeko prozedura «arintzeko» balioko duela adierazi du Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek.

arantxa iraola
2021eko apirilaren 14a
14:09
Entzun

Osakidetzak hasia zuen bidea, eta orain Osasunbideak egin du hautua; txertoa jartzeko era dutenei sakelako telefonoaren bidezko mezuak bidaltzen hasiko da, horren berri emateko. Mezua jaso ostean, Internet bidez hartu beharko dute ordua, edota telefono bidez hartzeko era ere emango diete. Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek agerraldia egin du, eta bertan eman du asmoaren berri. Bihar bertan hasiko dira mezuak bidaltzen.

70-79 urte arteko herritarren txertaketan jarri nahi ditu orain indarrak Osasunbideak, eta bide hori aukeratu du txertaketa sistema «indartzeko» asmoz. Sistema horrekin txertoa jartzeko ordua nork bere agendaren arabera antolatu ahalko duela esan du Indurainek, eta prozedura «arinduko» duela horrek.

Osakidetzak jada martxan jarria du, adin tarte horrexetan, antzeko sistema bat, eta kritikak eragin ditu hautuak, edadeko guztiak ez baitaude ohituta sakelakoa eta Internet erabiltzera. Gaur bertan, adineko jendea batzen duten Bizkako 25 elkartek salatu dute izurriari aurre egiteko baliabideetan Internet bidezko zerbitzuak nagusitzeak «labirinto» bat bihurtzen dituela askorentzat eskabiderik arruntenak ere, eta administrazioei mintzatu zaizkie, konponbide eske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.