Albistea entzun

Baionako bestarik ez da izanen 2021ean

Bigarren urtea da Baionako bestak ezeztatzen dituztela. Halere, udan, egoera sanitarioarekin bateragarriak izanen diren animazioak antolatuko dituzte.

Iaz ez zen bestarik izan Baionan, eta Askatasun plaza hetsi zuten.
Iaz ez zen bestarik izan Baionan, eta Askatasun plaza hetsi zuten. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko apirilak 14 14:40

2021ean, ez da Baionako bestarik izanen; uztailaren 28tik agorrilaren 1a arte ziren egitekoak. Hala iragarri du arratsalde honetan Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak. Baionako Herriko Etxeko besta batzordeak «pena handiz» eman du erabakiaren berri. Henri Lauque batzordeko lehendakaria honela mintzatu da: «Aho batez erabaki dugu bertan behera uztea, arduraz jokatzea baita gure betebeharra». Egoera sanitarioagatik, beraz, bestarik gabeko bigarren urtea izanen da. Etxegarai: «Bigarren Mundu Gerraz gero, horrelakorik ez zen gertatu. Garai hartan, bi urtez ez zen bestarik ospatu ahal izan».

Dena den, Yves Ugalde Baionako Herriko Etxeko hautetsiak erran du «ahalegin guziak» egin dituztela zenbait animazio antolatzeko udan. Uztailaren 14tik hasita, egunero, «egoera sanitarioarekin bateragarriak» izanen diren kultur ekitaldiak eginen dituzte. Forma ezberdinekoak izanen dira, eta tokiko kulturgileekin lan egitea izanen da helburua. «Ez dugu ahantzi behar sektore kulturalak gogorki pairatzen duela krisia. Erabaki dugu udako animazioetarako tokiko kultur eragileei ematea lehentasuna», adierazi du.

Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefeta ere egon da agerraldian, eta segurtatu du «Frantziako Estatuko zerbtizuek herriko etxea lagunduko» dutela uda honetako animazioak antolatzeko. Bestak ezeztatu izana txalotu du; eta erran du txertaketa kanpainak datorren urteko bestak antolatzeko esperantza eman dezakeela. «Aurreikusten dugu urte bukaerarako immunitate kolektiboa lortzea».

2022ko bestei begira

Baionako Herriko Etxeko besta batzordea, bestalde, 2022ko aldia prestatzen hasiko da berehala. Ugaldek, Lauquek eta Etxegaraik adierazi dute «lehentasunezkoa» izanen dela datorren urteko besten antolatzea, betiere egoera sanitarioak horiek egiteko baldintzak betetzen baditu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.