Albistea entzun

Eurokopa

San Mames, ia aukerarik gabe

Bilboko Udalak horren inguruko berririk ez duela dioen arren, ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela, eta ekainean ez direla Eurokopako partidak izango San Mamesen. Astelehenean emango du UEFAk erabakia.

San Mames, ia aukerarik gabe
San Mames, ia aukerarik gabe Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2021eko apirilak 16

Astelehenean jakinaraziko du UEFAk behin betiko erabakia. Baina ia ziurra da azkenean ez direla jokatuko Eurokopako partidak jokatuko San Mamesen. Ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela,zelaian zaleak hartzeko ezarritako osasun baldintzak tarteko. "Bilbok arazoak ditu, eta Sevilla leku aproposa izan daiteke", adierazi du Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak.

UEFAk argi utzi zuen, edukiera mugatuarekin bazen ere Eurokopako partidak hartzeko zelaian zaleak egon behar zutela. Edukieraren %25 betetzea zen asmoa, 13.000 zale inguru. Baina horretarako baldintza batzuk ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak: inzidentzia 100.000 biztanleko 40 baino baxuagoa izatea, eta herritarren %60 txertatuta egotea. Ia ziurtzat jotzen da UEFAk Sevillaren alde egingo duela. "Une honetan erakunde guztiek lanean segitzen dugu Bilbo Eurokoparen egoitza izan dadin. UEFAtik ez dugu kontrako berririk jaso, eta Espainiako Federazioarekin astebete daramagu hitz egin gabe. Beste hiri batzuetan antolatzeko hitz egiten ari badira, haiek erantzun beharko dute. Izan ere, hitzarmenean ez da jasotzen beste hiri batean antolatzeko aukera. Hala izanez gero, ikusiko dugu zein neurri hartu", adierazi du Amaia Arregi jarduneko alkateak. Antzera mintzatu da Bingen Zupiria bozeramailea. Espainiaren hiru partida ziren jokatzekoak San Mamesen.

Berez, 12 egoitzetan jokatzekoa zen Eurokopa iaz, baina pandemiagatik aurten jokatuko da. Astelehenean ikusiko azkenean zenbat egoitzetan jokatzen den. Ia ziurtzat jotzen da, Dublin eta Munich ere kanpoan geratuko direla. Ezusterik ezean,Manchesterrek hartuko du Dublinen lekua. Munichen ordezkoa zein izan daitekeen ez dago argi. Roma ere zalantza da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Buruz burukoan parte hartuko duten hamabi pilotariak, gaur, Donostiako Kursaal jauregian egindako aurkezpenean. ©Jagoba Manterola / Foku

Kolore gorria falta izan da

Julen Etxeberria

Erik Jakaren hutsunea oso presente izan da Banakako Txapelketaren aurkezpenean. Ostiral honetan hasiko da, Azkoitian, eta ekainaren 13an jokatuko dute finala, Bilbon. "Oso zail" ikusten dute frontoian ikusleak egotea.

Luis Rioja eta Joselu, Alavesen atzoko bi golegileak, ospakizun betean, Elxen. ©MANUEL LORENZO / EFE

Mailari eusteko urrats handia

Aitor Manterola Garate

Alavesek garaipen oso garrantzitsua lortu du Elx zuzeneko aurkariaren kontra, eta bost puntura urrundu da jaitsieratik, behin-behinean, bi partida falta direla. Joselu eta Luis Rioja izan dira golegileak

Erik Jaka, haserre, Binakako Txapelketako partida batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txapelduna faltako da

Julen Etxeberria

Erik Jaka perikarditisak jota dago, eta lau eta zortzi aste bitartean beharko ditu osatzeko. Beraz, ezingo dio eutsi iaz irabazitako buruz buruko txapelari

Robin Le Normand, Luis Suarezekin lehian, Realak eta Atletico Madrilek denboraldi honetan Anoetan jokatutako partidan. ©JUAN HERRERO / EFE

Eskutik da, eta hordago joko du

Jon Ander De la Hoz

Realak Atletico Madrilen zelaian jokatuko du gaur. Ustez, geratzen zaizkion hiru partidetatik zailena da. Irabaziz gero, ondo bideratuko du bosgarren postua eskuratzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.