Eurokopa

San Mames, ia aukerarik gabe

Bilboko Udalak horren inguruko berririk ez duela dioen arren, ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela, eta ekainean ez direla Eurokopako partidak izango San Mamesen. Astelehenean emango du UEFAk erabakia.

ainara arratibel gascon
2021eko apirilaren 16a
14:53
Entzun

Astelehenean jakinaraziko du UEFAk behin betiko erabakia. Baina ia ziurra da azkenean ez direla jokatuko Eurokopako partidak jokatuko San Mamesen. Ia ziurra da Espainiako Futbol Federazioak Sevillaren alde egingo duela,zelaian zaleak hartzeko ezarritako osasun baldintzak tarteko. "Bilbok arazoak ditu, eta Sevilla leku aproposa izan daiteke", adierazi du Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak.

UEFAk argi utzi zuen, edukiera mugatuarekin bazen ere Eurokopako partidak hartzeko zelaian zaleak egon behar zutela. Edukieraren %25 betetzea zen asmoa, 13.000 zale inguru. Baina horretarako baldintza batzuk ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak: inzidentzia 100.000 biztanleko 40 baino baxuagoa izatea, eta herritarren %60 txertatuta egotea. Ia ziurtzat jotzen da UEFAk Sevillaren alde egingo duela. "Une honetan erakunde guztiek lanean segitzen dugu Bilbo Eurokoparen egoitza izan dadin. UEFAtik ez dugu kontrako berririk jaso, eta Espainiako Federazioarekin astebete daramagu hitz egin gabe. Beste hiri batzuetan antolatzeko hitz egiten ari badira, haiek erantzun beharko dute. Izan ere, hitzarmenean ez da jasotzen beste hiri batean antolatzeko aukera. Hala izanez gero, ikusiko dugu zein neurri hartu", adierazi du Amaia Arregi jarduneko alkateak. Antzera mintzatu da Bingen Zupiria bozeramailea. Espainiaren hiru partida ziren jokatzekoak San Mamesen.

Berez, 12 egoitzetan jokatzekoa zen Eurokopa iaz, baina pandemiagatik aurten jokatuko da. Astelehenean ikusiko azkenean zenbat egoitzetan jokatzen den. Ia ziurtzat jotzen da, Dublin eta Munich ere kanpoan geratuko direla. Ezusterik ezean,Manchesterrek hartuko du Dublinen lekua. Munichen ordezkoa zein izan daitekeen ez dago argi. Roma ere zalantza da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.