Albistea entzun

«Enplegu eta bizitza duinen alde» manifestazioa egin dute Sestaon

Enplegu galera Ezkerraldea astintzen ari da berriro, eta dozenaka elkarte, sindikatu eta langile batzordek bat egin dute manifestazioan. Tartean, Tubacex, ITP eta Petronorreko langileak izan dira, besteak beste.

Sestaoko manifestazioarekin bat egin dute 60 talde inguruk.
Sestaoko manifestazioarekin bat egin dute 60 talde inguruk. EH BILDU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 18 09:49

Sestaon izan da bilkura, Bizkaiko Ezkerraldea desindustrializatzen ari direla eta «miseria» okerrera doala salatzeko ahotsa goratzeko. 2.000 manifestari baino gehiago elkartu dira, antolatzaileen esanetan. «Prekaritaterik gabeko justizia soziala» eskatu dute, eta Ezkerraldean enplegua eta bizimodu duinak babestera dei egin dute, eta ohartarazi dute ez dutela haien ordainduko krisi berri honen kostua.

Kasko plazatik abiatu da manifestazioa, eguerdian, Ezkerraldea kalera. Gaurko borroka da etorkizuna leloarekin. Azken hilabeteetan enplegu murrizketak edota aldi baterako enplegu erregulazioak izan dituzten hainbat enpresatako langileak joan dira, ilaran. ITP, Mediapost, Petronor, Tubacex eta San Juan de Dios ospitalekoak. Bizkaiko pentsiodunen, feministen eta gazteen mugimenduek ere babesa eman diote mobilizazioari. Guztira 60 talde inguruk bat egin dute protestarekin.

Herrian barrrena itzulia egin dute, eta Kasko plazan bukatu dute manifestazioa, ostera. Pentsiodunen, feministen, gazteen eta langileen ordezkariek hartu dute hitza han, eta agiri bat irakurri «Ez dago pentsio duinik lanpostu duinik gabe», ohartarazi dute. Desindustrializazio prozesu basati baten erdian daudela, eta horrek Ezkerraldean langabezia eta prekaritate tasa larriak eragin dituela erantsi dute.

Kezka agertu dute, industria zegoen lekuan multinazional komertzial handiak ari baitira lekua hartzen, eta «horiek prekaritatea eta miseria ekartzen dute, emakume aurpegiarekin». Borrokan eta greban ari diren enpresetako ordezkariak batu dira protestan, baina arriskuan dauden beste enpresa batzuk edo egoera prekarioan lanean ari diren langileak ere gogoan hartu dituzte: «Inor ez dago salbu».

Gobernuei eskatu diete «pertsonak erdian jarriko dituzten politikak» garatzeko. EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zenbait ordezkarik ere parte hartu dute mobilizazioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskaltelen denda batean eginiko protesta bat ©Monika del Valle (Foku)

Banku publiko bat sortzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk egin dute eskaera, lurraldeko enpresak laguntzeko, baina gainerako taldeek aurka bozkatu dute, Jaurlaritzak horretarako tresnak badituela argudiatuta.

Bi behargin, siderurgia sektoreko lantegi batean ©Berria

Industriak motel hasi du urtea, baina hazkunde sintomak erakusten ditu

Jokin Sagarzazu

Otsailetik martxora arteko aldakuntza positiboa izan da industria sektore handi guztietan, kontsumo arruntaren hazkundearen ondorioz.

Josu Sanchez, Iñigo Urkullu eta Zenon Vazquez, atzo, Donostiako Kursaalean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Enpresa zonbiak orokortzeko arriskurik ez dago oraingoz, Elkargiren ustez

Xabier Martin

Elkarrekiko berme sozietateak ia 950 milioi euroko finantzaketa eman zien enpresei iaz. 9.000 enpresari eta 150.000 enpleguri eusteko laguntza da, «inoizko handiena»

Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehia komisarioa, atzo Bruselan eginiko agerraldian. ©YVES HERMAN / EFE

Europatik kanpoko enpresen esku hartzea mugatuko du Bruselak

Jokin Sagarzazu

Laguntza publikoak jasotzen dituzten konpainiek eginiko inbertsioak debekatu ahal izango ditu, lehia desitxuratzen dutela uste badu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna