Albistea entzun

Kontu ekonomikoak

Ekonomiak ez du martxa hartu: %0,2 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Jaurlaritzak esperotakoa baino lau hamarren okerragoa da urte arteko tasa: -%2,9. Gobernua txertaketa bizkorragoaren zain dago suspertzerako

Ostalaritzaren ekarpen txikiagoak hazkundea moteldu du.
Ostalaritzaren ekarpen txikiagoak hazkundea moteldu du. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko apirilak 19

Begi bistakoa dena baieztatu dute kontu ekonomikoen lehen datuek: ekonomiaren berpizterik ez da izan 2021. urtearen hasieran. Ez doa atzera —eta hori bada zerbait mugikortasunak eta hainbat jarduerak dituzten muga handiak ikusita—, baina aurrera ere ez asko: %0,2 hazi zen urteko lehen hiruhilekoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina, Eustaten arabera. Hiruhileko arteko tasa da hori, eta une honetan horrek erakusten du argien ekonomiaren suspertzea berandutzen ari dela.  

Urte arteko tasak, berriz, negatiboan jarraitzen du, baina ez aurrekoetan bezainbeste; izan ere,
-%7,6tik -%2,9ra igaro da. Kontuan hartu behar da 2020ko lehen hiruhilekoan egin zuela lehen aldiz atzera BPGak (-%3,2), konfinamendu aginduaren ondorioz. Horren azpitik geratzeak argi uzten du berreskuratu beharreko jarduera ekonomikoa oraindik handia dela, 2021erako egindako aurreikuspenak baikorregiak zirela, eta denbora gehiago beharko zela 2020ko udaberriko lehen olatuarekin galdutakoa berreskuratzeko.

Pentsatzekoa denez, orain hasi berri den bigarren hiruhilekoan jauzi handia egingo du urte arteko BPGak, eta tasa positibo ikusgarri bat erakutsi. Edonola ere, efektu estatistiko hutsa izango litzateke, iazko bigarren hiruhilekoko amiltzearekin alderatuko baita (-%19,5); hau da, ez da hazkunde sendo bat izango, errebote estatistiko bat baizik.   

Egoera normalago bat isla dezakete, berriz, hirugarren hiruhilekotik aurrerako datuak, ez baitituzte konfinamenduaren datu distortsionatzaileak erakutsiko, haren biharamuna baizik. Gainera, ordurako aurreratuta egon beharko luke txertaketa kanpainak eta, espero denez, gaur egun beren jarduera murriztuta duten sektore batzuk egoera irekiago batera itzuliko dira.

Jaurlaritza, zain

Horren esperoan dago Eusko Jaurlaritza ere. Ontzat hartu ditu Eustatek aurreratutako datuak, eta nabarmendu du hazkunde tasa positiboak gertatu direla azken hiru hiruhilekoetan. Ekonomia Sailak gogorarazi du hirugarren olatuak otsailaren erdialdera jo zuela goia eta horrek zenbait neurri murriztaile eragin zituela. «Horregatik, litekeena da ziklo ekonomikoan hazkunde sendoagoak ikusten ez hastea, harik eta, txertoen bidez, taldeko immunitate-maila nahikoa lortu eta nolabaiteko normaltasunera itzuli arte».

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak onartu du urteko lehen hiru hilabeteetan hazkundea uste baino txikiagoa izan dela. Hiruhileko arteko daturik ez zuen aurreratu gobernuak, baina urte arteko tasa -%2,5era iristea espero zuen, eta hortik lau hamarrera geratu da. «Txertatzearen erritmoa bizitu eta nolabaiteko taldeko immunitatea lortzen ez den bitartean, [hazkundearen] erritmoa uste baino motelagoa izango da».

Urtean, %6,7 gora

Jaurlaritzak oso iragarpen baikorrekin hasi zuen urtea —+%8,6—, baina martxoan jada tonu goibelago bat hartu zuen, ikusita bigarren eta hirugarren olatuak geratzeko jarduera ekonomikoa moteltzeko neurriak  hartu zituela. Eguneratutako aurreikuspenek diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %6,7 handituko dela aurten —iaz %9,5 txikitu zen—.<br />Enpleguari dagokionez, bilakaera Jaurlaritzak iragarritakoa baino pixka bat hobea izan da: urte arteko tasan enplegua %2,5 txikitzea espero zuen, eta %2,1 txikitu da, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua. Hiruhileko arteko tasa ere hobea izan da barne produktu gordinarena baino, % 0,5 gehitu baita.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Janari banaketa Rio de Janeiroko kale batean. Gaur egun, 33 milioi pertsonak pairatzen dute gosea Brasilen. ©ANDRE COELHO / EFE

Desberdinkeriaren Brasil

Irune Lasa

Suspertu ezinik zebilen ekonomiak kolpe handia hartu du pandemiarekin, eta nazioarteko testuinguruak gauzak zaildu ditu. Pobrezia eta gosea handitu egin dira.
Autobus bat Brasilgo autobide batean, Rio de Janeiro eta Sao Paulo artean. ©ANDRE COELHO / EFE

Aukera beste zailtasun

Aitor Biain

Herrialdearekiko interesa apur bat apaldu egin den arren, erreferentziazko merkatua da Brasil oraindik ere euskal enpresentzat. Hala, askok zabaldu dituzte ekoizpen lantegiak han.
Sorowakoko nikel meateagia, Indonesia ekialdean. Herrialdeak munduko nikel erreserbarik handienak ditu. ©VALESA

INDONESIA, AUTO ELEKTRIKOAREN ERDIGUNEAN

Josep Solano

Asiako hego-ekialdeko herrialde horretako presidenteak «auto elektrikoen ekosistema handi bat» sortu nahi du, bateriak egite hutsaz gain.

Lanaldean-eko langile talde bat, enpresak Bilbon duen bulego baten aurrean atzo eginiko elkarretaratze batean. ©M. D. V. / FOKU

«SOS Deiak, bai esan?»: 1.000 euroko soldata

Imanol Magro Eizmendi

Lanaldean telemarketin enpresako langile batzuek mobilizazioak hasi dituzte baldintzak hobetzeko. Gutxieneko soldataren mugan daude, eta, besteak beste, Segurtasun Sailaren, Kutxabanken eta Iberdrolaren lehen ahotsa dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...