Albistea entzun

Euskara

Erika Olaizola antzezleari egingo diote ‘Arnasa Gara’ kanpainaren bosgarren elkarrizketa

Euskararekin ezin galdu ikus-entzunezkoaren inguruan jardungo dute zuzenekoan, eta 17:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, BERRIAren Instagram kontuan.

Erika Olaizola, 'Arnasa Gara' kanpainako esketx batean.
Erika Olaizola, 'Arnasa Gara' kanpainako esketx batean. Arnasa Gara Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 20

Udalerririk euskaldunenetan, guraso askoren ohiko kezka izaten da gaztetxoak erdaraz nola moldatuko ote diren. Horren beldurrez, gaztelerara ere jotzen du askok eta askok, haurra hizkuntza horretan ere trebatu dadin.  Premisa hori izango dute oinarri Arnasa Gara kanpainaren barruan egingo duten bosgarren elkarrizketa digitalean. Bihar izango da zuzeneko elkarrizketa, eta Erika Olaizola antzezlearekin jardungo dira solasean, Euskararekin ezin galdu ikus-entzunezko pilula hizpide. Arratsaldean izango da elkarrizketa, 17:00etan, eta BERRIAren Instagram kontuan jarraitu ahalko da zuzenean. Gero, Arnasa Gara Instagram kontuan ere ikusgai egongo da elkarrizketa.

Duela zenbait aste UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean aurkeztu zuten kanpaina, eta udalerri euskaldunetako eta euskararen arnasguneetako testuinguru ugariak zein diren xehatzea du helburu. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitako zortzi ikus-entzunezko dira kanpainaren ardatza, eta bideo horietako bakoitzean udalerri euskaldunetan ohikoak diren zenbait testuinguru ikus daitezke. Bideo horien inguruan solastatzeko eta hausnartzeko, berriz, astero gonbidatu bat izango da. Bihar egingo dute bosgarrena, Erika Olaizola antzezle azpeitiarrarekin.

Iban Garro eta Juanen Saralegi aktoreak dira protagonista bihar landuko duten ikus-entzunezko horretan. Parkeko banku batean eserita dauden bi aita dira, eta haurrei buruz ari dira solasean. Zehazki, kezka agertzen dute, gaztetxoak erdaraz nola moldatuko ote diren. Beldur horiek, baina, ez dutela funtsik diote, beraiek ere erdaraz oharkabean ikasi zutela eta gaztetxoek ere horrela ikasiko dutela esanez. Hain justu ere, hori da pilularen mezu hurbila: hizkuntza hegemonikoen edukiak etenik gabeak direla bai hedabideetan, bai sare sozialetan baita aisialdiko ekintza ugarietan ere, eta beraz, oharkabean ikasiko dutela. Funtsean, euskararekin ez direla galduko, eta haurrei lasai egiteko euskaraz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»
Nerabe talde bat maskara jantzita, aire zabalean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Nafarroako gazte gehienek pandemiaren eragin emozionala igarri dute

Maria Ortega Zubiate

Ongizatean kaltea igarri badute ere, osasun emozional egokia dutela uste dute gehienek. Nafarroako Gobernuak ikerketa bat egin du
Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Labiren bileran. / ©Jon Usual, EFE

Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko dio EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Paulo Ostolaza - Jon Ordoñez Garmendia

Goizean epaileek ebatzi dute Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du, eta bilkurak lau lagunetara mugatzeko debekua ere atzera bota du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna