Musika

Jim Steinman konpositorea hil da

Besteak beste, Meat Loaf kantariaren disko ospetsuenak idatzi zituen

Meat Loaf eta Jim Steinman. BERRIA
mikel lizarralde
2021eko apirilaren 21a
17:23
Entzun

Jim Steinman konpositore eta ekoizlea igandean hil zen, Connecticuten (AEB), 73 urte zituela. Momentuz ez dituzte jakinarazi heriotzaren arrazoiak.

Batik bat Meat Loaf kantariaren Bat Out of Hell (1977) disko arrakastatsuan egindako lanagatik da ezaguna Steinman. Disko hark mundu mailako arrakasta lortu zuen bere garaian, eta izar bilakatu zuen Meat Loaf You Took the Words Right Out of My Mouth (Hot Summer Night), Heaven Can Wait eta, guztien gainetik, Paradise by the Dashboard Light hit handiari esker.

[youtube]https://youtu.be/C11MzbEcHlw[/youtube]

Meat Loafentzat beste hainbat disko ere idatzi zituen, oso-osorik, Steinmanek: Dead Ringer (1981), Bat Out of Hell: Back to Hell (1993) eta Braver then We Are (2016).

[youtube]https://youtu.be/3QGMCSCFoKA[/youtube]

Bere ibilbidean, beste hainbat artistarentzat ere idatzi zituen kantuak Steinmanek: Bonnie Tyler, Celine Dion, Sisters of Mercy, Def Leppard, Barry Manilow, Barbara Streisand... Eta 1981ean bere izenarekin sinatu zuen disko bat: Bad For Good.

[youtube]https://youtu.be/owv_cL3bTDU[/youtube]

Operaren eta antzerkiaren elementuak erabili ohi zituen Steinmanek bere musika idazteko, eta rock-and-roll elementuekin uztartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.