Bankuak

Kutxabankek Iberdrola dorrearen bere zatia salduko du

Bilboko eraikinik garaienaren %31,7 du bankuak. 80ren bat milioi euro lor ditzake.

Iberdrola dorrea, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko apirilaren 22a
12:17
Entzun

Desinbertsioetan beste urrats bat egingo du Kutxabankek. Euskaltelen duen zatia saltzeko operazioa martxan dagoela —MasMovilek erosiko dio—, Bilboko Iberdrola dorrean zuen zatia saltzea erabaki du bankuak. Iberdrola dorrearen %31 harena da, eta gainerakoa, argindar konpainiarena.

2008an sartu zen bankua dorrearen akziodunen artean, bi sustatzaileetako batek, Promotora Vizcainak, porrot egin zuelako. Bestea Iberdrola bera izan zen, eta hark okupatzen du dorrearen zati handi bat.

Kutxabanken lehen kalkuluek diote dorreak 250 milioi euro balio dituela gaur egun. Prezio hori baieztatuz gero, 80 milioi euro inguru patrikaratuko ditu. Saltzeko une egokia dela azaldu diote bankuko iturriek Efe agentziari. Izan ere, Iberdrolak betetzen ez duen zatiko bulego gehienak okupatuta daude gaur egun, eta dorrea «kontsolidatuta» dago. Savills Aguirre Newman aholkularitza enpresaren laguntza izango du Kutxabankek dorrearen bere zatia saltzeko.

Iberdrola dorrea Cesar Pelli arkitektoak diseinatu zuen, eta 2011. urtean bukatu zuten. 165 metroko altuera du, eta Euskal Herri osoko eraikinik altuena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.