Albistea entzun

AHT-a

Arriolak aitortu du AHTaren epeak ez zituztela ondo kalkulatu eta «bihotzarekin» ematen zituztela

Espero du AHTa 2026aren amaierarako edo 2027aren hasierarako bukatzea. Ohartarazi du litekeena dela etxebizitzen alokairua arautzeak eskaintza murriztea.

Iñaki Arriola, artxiboko irudi batean
Iñaki Arriola, artxiboko irudi batean Juanan Ruiz / foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko apirilak 23

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak aitortu du AHTaren epeak ez zeudela ondo kalkulatuta eta arduradun politikoek «bihotzarekin» ematen zituztela, «haiek burutzeko aukera errealen arabera baino gehiago». Forum Europako hitzaldi batean nabarmendu duenez, orain «bultzada handia» eman nahi dio AHTari, «funtsezko proiektua» iruditzen zaiolako. Uste du bukatuta egongo dela 2026aren amaierarako edo 2027aren hasierarako.

Maiatzaren 10era begira jarrita dago Arriola. Azaldu duenez, bilera bat egingo dute Madrilen, proiektuaren epeak zehazteko eta Bilboko eta Gasteizko zatiaz aritzeko. AHTrekin batera, Bilboko eta Gasteizko tranbia sarea eta Donostiako metroa ere bultzatu nahi ditu Arriolak. Gainera, ziurtatu duenez, Mugikortasun Jasangarriaren Legea datorren urteko lehen hiruhilekorako egingo dute.

Prezioak arautzearen aurka

Hizpide izan du etxebizitzaren gaia ere. Arriolaren irudiko, baliteke alokairuen prezioak legez arautzeak —hala egin nahi du Espainiako Gobernua prestatzen ari den etxebizitza legeak— eskaintza murriztea eragitea. Haren esanetan, alokairuaren prezioa jaisteko ez dago «mirarizko konponbiderik», eta beste irtenbide batzuk proposatu ditu: besteak beste, zergak arintzea etxearen alokairuaren prezioa batezbestekoaren azpitik jartzen duten jabeei.

Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiari buruz ere aritu da. Iruditzen zaio zabortegia kudeatzen zuen enpresaren ardura izan zela, eta Eusko Jaurlaritzak egindako lana goraipatu du: «Eusko Jaurlaritzak bere esku zegoen guztia egin zuen, Zaldibarko hondamendiak hasieran eragin zituen ingurumen kalteak baino gehiago eragin ez zitzan». Desagertuta dago oraindik Joaquin Beltran langilea, eta, haren bilaketa lanei dagokienez, esan du hura aurkitzea lortu ez izana ez dela izango Eusko Jaurlaritzak horretarako «baliabide guztiak eta bere esku zegoen guztia» jarri ez duelako. Esan du hura aurkitu arte lanean jarraituko dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziak, gaur goizean, Getxoko Itzubaltzeta auzoan. ©Marisol Ramirez / FOKU

Getxoko Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxea hustear da Ertzaintza

Berria

Hainbat lagun bertaratu dira hustu ez dezaten exijitzera. Espazio hori erretiratuentzako eremu bat da egun, eta euskaltegi bat ere badu.

Haur jaioberri bat, artxiboko irudi batean ©Berria

Duela bost urte baino %25 haur gutxiago jaio dira lehen seihilekoan Hego Euskal Herrian

Irati Urdalleta Lete

Iaz baino %2,4 haur gutxiago jaio dira aurten urtarriletik ekainera.

Indarkeia matxistaren aurkako protesta bat, Getxon, artxiboko irudian ©berria

Algortako mugimendu feministako bi kide ikertzen ari dira desobedientzia delitu larriagatik

Irati Urdalleta Lete

Algortako Portu Zaharreko jaietan ziztatu egin zutela salatu du neska batek. Ertzaintzaren arabera, ez zioten utzi neska artatzen; mugimendu feministako kideek ziurtatu dute ertzainekin adostu zutela nola jokatu. Prentsaurrekoa egingo dute 18:00etan; herritarrei bertaratzeko eskatu diete.

Osasun langile bat koronabirusa antzemateko test bat egiten, Nafarroan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Koronabirus datuak gero eta hobeak dira Nafarroan

Iñaut Matauko Rada

Azken astean 353 kasu positibo antzeman dituzte: joan den astean baino %52 gutxiago. Lau astez jarraian behera egin du intzidentzia metatuak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...