Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Zinema

Espero zen bezala, 'Nomadland' izan da Oscarretako irabazle nagusia

Chloe Zhaok jaso du zuzendaririk onenaren saria, eta Frances McDormandek emakumezko aktorerik onenarena. Horrez gain, film onenaren Oscarra eraman du lanak.

Chloe Zhao, zuzendaririk onenari eta film onenari emaniko Oscar eskuetan, Bart.
Chloe Zhao, zuzendaririk onenari eta film onenari emaniko Oscar eskuetan, Bart. Chris Pizzello / POOL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko apirilak 26 16:43

Historiara pasatuko da Chloe Zhao zinema zuzendaria, zuzendaririk onenaren Oscarra eskuratzen duen historiako bigarren emakumea izateagatik. Lehena Kathryn Bigelow izan zen, The Hurt Locker (2008) filmarekin. Apustu etxeak ez dira nahastu, eta Zhaoren Nomadland filmak hiru sari eraman ditu: film onenarena, zuzendaririk onenarena eta aktorerik onenarena (Frances MacDormand). Ingelesezko prentsan nabarmendu dute Zhao Oscarra irabazten lehenengo «koloreko» zuzendaria izan dela. Txinan jaio zen Zhao, eta Ingalaterran ikasi zuen.

Lanik gabe geratu, eta sasoiko lantxoen atzetik, furgonetetan edo karabanetan ibiltari bizi behar duten pertsonen inguruko lana da Nomadland. Batzuek kapitalismoaren kritika gisa irakurri dute filma.

«Azken boladan pentsatzen aritu naiz nola egiten dudan bizimodua petraltzen denean. Txikitan ikasi nuen kontua dela uste dut», esan du Zhaok, bart, saria hartzean. Beijingen jaio zen zuzendaria: aita enpresaburua zen, eta haren amaordea, aktorea. Ingalaterrara joan zen 14 urterekin, 1990eko hamarkadan, ikastera. Gero, zinema ikasi zuen AEBetan, Spike Leek zuzenduriko NYU's Tisch School of the Arts egitasmoan.

2017an, min harturiko rodeo zaldun gazte baten inguruko film luzea estreinatu zuen: The Rider. Horretan finkatu zituen bere zinemaren oinarrietako batzuk: aktore ez direnak erabiltzea benetako pertsonen egiazko bizimoduak erretratatzeko, eta horiek paisaia ederretan murgiltzea.

Nomadland filmak Fern (McDormand) pertsonaiaren ibilerak kontatzen ditu. Senarra galdu du, eta haren herriko enpresa bakarrak ateak itxi ditu. Ondorioz, furgoneta batean biziko da, eta AEBetan gora eta behera ibiliko da; besteak beste, Amazonentzat sasoiko langile gisa, lana sortzen zaion lekuetan. Ibilera horietan ezagutuko du bera bezala kapitalismoaren nomada gisa bizi diren pertsonek osaturiko komunitatea. Edonola ere, Jessica Bruderrek idatzitako izenburu bereko eleberrian oinarritu da filma egiteko, baina askok aurpegiratu diote Zhaori filmean sartu ez izana idazleak Amazonen esplotazio sistemaren inguruan egindako kritika, eta nomaden bizimoduari nolabaiteko kutsu erromantikoa ematea.

Zhaok harritu egin du jendea, hurrengo filmerako aukeratu duen egitasmoarekin, haren estilotik ezin urrunago baitago: Marvelen eskutik, superheroien inguruko Eternals filma egiten ari da, Angelina Jolie, Salma Hayek eta Richard Maddenekin. Adierazi duenez, berak eskatu zion Marveli halako film bat egiteko aukera emateko.

Hirugarrena, MacDormandentzat

McDormand aktorearentzat hirugarren Oscarra da. Fargo (1996) filmean eginiko lanarengatik jaso zuen lehena, eta Three Billboards Outside Ebbing, Missouri lanarengatik bigarrena, 2017an. Horrez gain, film onenaren sariaren zati bat ere irabazi du, Nomadland filmaren ekoizleetako bat baita aktorea.

Anthony Hopkinsek gizonezko onenaren saria jaso du The Father filmean egindako lanarengatik.

Thomas Vinterbergek ingelesez besteko filmaren saria jaso du Druk filmarengatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Durangoko Azokarako prestaketa lanak, Landakon. / ©Jon Urbe, Foku

Txandaka, baina Landakon

Ainhoa Larretxea Agirre

Txanda sistema sortu dute Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Txanda bakoitzean 1.200 lagun sartuko dira, eta egunean bortz izanen dira.

Aurten ere BERRIAk postu bat izango du Durangoko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Uzta berria ondu du BERRIAk

Ainhoa Larretxea Agirre

Besteak beste, Joan Mari Torrealdaik zendu aitzinetik idatziriko azken liburua eramango du BERRIAk Durangora: 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta'.

Berri Txarrak-en liburuaren aurkezpena Ahotsenean, 2019ko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Azokari arnasa ematen diotenak

Ainhoa Larretxea Agirre

Zazpi espaziok osatzen dute Durangoko 56. Azoka: Ahotsenea, Irudienea, Talaia, Kabi@, Saguganbara, Azoka TB eta Szenatokia. Ahotsenean egiten diren aurkezpenak zuzenean emango ditu Azoka TBk

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko zuzendaria eta Leire Urbeltz artista, kartela eskuetan. / ©Monika del Vall, Foku

Iraganari erreferentzia eginez

Ainhoa Larretxea Agirre

Leire Urbeltz artistak egin du Durangoko Azokako kartela, aurten. Kili-kili aldizkariko pertsonaia nagusia egokitu du queer ukitua emanda.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.