Albistea entzun

Literatura

Pello Lizarraldek irabazi du 111 Akademiaren saria

Akademiakideek ‘Argiantza' eleberria saritu dute. Iazko etenaren ostean, aurten saria emateko jendaurreko ekitaldia egiteko asmoa du 111 Akademiak, ekainaren 10ean.

Pello Lizarralde, 'Argiantza' nobela aurkeztu zuen egunean.
Pello Lizarralde, 'Argiantza' nobela aurkeztu zuen egunean. Juan Carlos Ruiz Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 29

111 Akademiak Pello Lizarralderi (Zumarraga, 1956) emango dio 2020ko 111 Akademiaren saria. Akademiakideek Lizarralderen Argiantza eleberria (Erein) izendatu dute 2020ko libururik gogokoen. 202 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 117k parte hartu dute 2020ko sariduna izendatzeko 2021eko urtarrila eta apirila bitartean eginiko hiru bozketa txandetan. Lizarralderen lanak Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

Hemen irakur daiteke Lizarralderi iazko abenduan liburuaz Iñigo Astiz kazetariak BERRIAn egindako elkarrizketa.

Mende laurdena bete du aurten Euskal Herriko irakurleek ematen duten sari horrek. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena (gerora 111 Akademiaren saria bihurtua), euskal irakurleari literaturaren plazan hitza eta protagonismoa emateko asmoz. Joxean Agirrek irabazi zuen lehen sariketa hura, Elgeta obrarekin.

Hauek izan dira urte horietan guztietan irakurleen saria jaso duten obrak:

1996: Joxean Agirreren Elgeta

1997: Ur Apalategiren Gauak eta hiriak

1998: Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri

1999: Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion

2000: Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean

2001: Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua

2002: Anjel Lertxundiren Zorion perfektua

2003: Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea

2004: Pako Aristiren Gauza txikien liburua

2005: Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten

2006: Karmele Jaioren Amaren eskuak

2007: Jokin Muñozen Antzararen bidea

2008: Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana

2009: Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori

2010: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak

2011: Harkaitz Canoren Twist

2012: Ramon Saizarbitoriaren Martutene

2013: Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat

2014: Mikel Peruarenaren Su zelaiak

2015: Katixa Agirreren Atertu arte itxaron

2016: Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua

2017: Uxue Alberdiren Jenisjoplin

2018: Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa

2019: Karmele Jaioren Aitaren etxea

2020: Pello Lizarralderen Argiantza

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Laura Mora, <em>Los reyes del mundo</em> filmeko zuzendaria (eskuinean), filmeko lantaldeko kideekin, atzo, Kursaaleko amaiera galan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

'Los reyes del mundo'-k irabazi du 70. Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola-Mikel Lizarralde

Laura Mora zuzendari kolonbiarrak bere herrialdeko bost gazteren istorioarekin eskuratu du jaialdiko sari nagusia. Genki Kawamura japoniarrarentzat izan da Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
Neil Jordan zinemagilea, Diane Kruger eta Liam Neeson aktoreekin, <em>Marlowe</em> filma aurkezteko agerraldian, atzo, Donostiako Zinemaldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Detektibearen itzal luzea

A. Sarasola

Neil Jordanen 'Marlowe' filmaren lehiaz kanpoko emanaldiak itxi du Zinemaldia. Liam Neesonek egin du Philiph Marlowe detektibearena, eta Diane Krugerrek Clare Cavendish haren bezeroarena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.