Albistea entzun

Maiatzaren Lehena

Greba orokorra eta «ezkerreko atea», sistema aldaketarako

LABek greba orokor bat egiteko prest dagoela esan du Maiatzaren Lehenean, eta ELAk «eskubide gehiago eta murrizketa gutxiago» aldarrikatu ditu krisitik ateratzeko

ELAk Bilbon antolatu duen manifestazioko pankarta,
ELAk Bilbon antolatu duen manifestazioko pankarta, Monika Del Valle / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko maiatzak 1

Sindikatu abertzaleek hainbat manifestazio deitu dituzte Miatzaren Lehenerako. ELAk bana hegoaldeko lau hiriburuetan; LABek, aldiz, Baiona gehitu dio hiriburuen zerrendari eta baita hainbat udalerri ere. EAEko Auzitegi Nagusiak manifestazioetara joatea itxiera perimetralak hausteko nahikoa arrazoi ez dela ebatzi arren, mobilizazio jendetsuak izan dira. Bi sindikatuetako idazkari nagusiek Bilbon hartu dute hitza, eta biek aldarrikatu dute pandemiak «sistema aldatzeko» premia azaleratu duela.

LABek esana zuen greba dinamika ez zela bukatuko eta mezu argia zabaldu du: «Momentu honek beste greba orokor bat eskatzen du eta LAB greba orokorrerako adostasunak sortzen hasteko prest dago». Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak Bilboko udaletxe parean bota du enbidoa, ikusteke dago zein erantzun jasotzen duten beste eragile, sozial eta politikoengandik. Aranburuk azaldu zuen «pandemiaren ostekoan indartsu sartzeko» litzakeela, eta egungo politika publikoen norabidea aldatzeko. Datak zeintzuk diren ikusita, udazkenerako litzateke deialdia.

LABen ustez, haien jarduna kriminalizatzen saiatu dira azken asteetan, Iruñean atxiloturiko delegatuak dira horren eredu, baina Aranburuk aldarrikatu du ez dituztela «geldituko». Aldaketak lantokietan eta kaleetan borrokatu behar direla esan du, eta mugimendu feministaren, pentsiodunen eta gazteen eskutik jarraituko dutela aurreratu : «Kapitalismoari alternatiba eraikitzea mundu mailako erronka da, baina alternatiba hori herri gisa abiatu behar dugu, herri burujabetza bultzatuz. Aldaketa ezker subiranismotik eta langileen lidergotik bultzatuko da edo ez da izango».

→ Irakurri gehiago: Sindikatu eta eragileen deialdi bateratuak langileen eskubideen alde egin du Baionan

ELAk hegoaldeko lau hiriburuetan antolatu ditu manifestazioak. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak Bilbon hartu du hitza. Jendetza batu da Kale Nagusian, eta itxiera perimetralak ezarritako mugak kontuan hartuta, antolatzaileak pozik egoteko moduan dira. Bere hitzaldian Lakuntzak «aldaketak egiteko» garai dela aldarrikatu du Maiatzaren Lehenean, 2008ko krisiko formulak errepikatu ez daitezen, eta ELAk «ezkerreko atea» joko duela: «Eskubide gehiago, murrizketa gutxiago dioen atea».

Erreforma fiskala ezinbestekoa dela aldarrikatu du, «krisi honen faktura zeinek ordainduko duen baitago jokoan. Gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute». Europako funtsak ere aipatu ditu, haien «opakotasuna» eta «isilpekotasuna” salatuz: «Albiste onak balira ez lituzkete ezkutatuko». EAJri eta EH Bilduri duela hilabete eginiko mezu bera bidali die: «Ez gaitzazue Madrilen saldu». Espainiako Gobernuarekin izan daitezkeen sindikatuak bi marra gorri dituela azaldu du: «Batetik ez dugu onartuko eragozpenik gure hitzarmenak bertan, Euskal Herrian, negoziatzeko. Euskal hitzarmenak hobeak badira ez da kasualitatea. Eta, bestetik, kaleratze kolektiboak ditugu, ez da onargarria enpresek jendea hain erraz botatzea».

→ Irakurri gehiago: Iruñean, UGT eta CCOO elkarrekin manifestatu dira Betetzeko ordua da lelopean

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Productos Tubularesko langileak, 2018an, kaleratzeen aurkako protesta batean. ©Luis Jauregialtzo / Foku

Productos Tubularesen hiru eguneko greba hasi dute

Iker Aranburu

Lan hitzarmena berritu nahi dute, eta indarrean dagoen aldi baterako erregulazioa bukatzea.

Bilboko portutik abiatzen dira esportazioetako asko. ©Luis Jauregialtzo / Foku

Esportazioek goranzko bidea hartu dute

Iker Aranburu

Iazko lehen hiru hilabeteetan baino %5,8 gehiago esportatu dute Hego Euskal Herriko enpresek.

<b>Caparrosoko behitegia.</b> Jaio diren txahalentzat, 750 iglu egokitu ditu 18,2 hektareako eremu batean. ©PEDRO ARMESTRE / GREENPEACE

BEHITEGI HANDIENA, ETXEAN

Joxerra Senar

Europako makroetxalderik handiena Euskal Herrian dago, Caparroson. Epaitegien erabakiak lagunduta, 7.200 esne behi izango ditu 2023rako. Behitegiak eta hari lotutako biometanizazio plantaren hondakinen kudeaketak alarma piztu dute Nafarroan.
1 ©XABIER MARTIN / BESTEAK

Noviercas, galbidearen aurrean

Xabier Martin

Valle de Odietak lurrak erosi ditu Soriako Noviercas herrian, Europako behi etxalderik handiena egiteko, eta lubaki sakon bat eragin du proiektuaren aldekoen eta aurkakoen artean. 23.500 behi pilatzeko egitasmo bat da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna